• COVID 19: 
    • Gaur jakin dugu, ziurtasunez, PCR frogak egin ondoren, Arbizun positibo eman duten herritarrak daudela. Hauek, behar diren ziurtasun neurriak hartuta dituzte. Lehenbailehen sendatu daitezela opa diegu. Animo!
    • Osasun zentroarekin harreman estua eta informazio eguneratua izateko, bihar bertan, bileratxo bat ospatuko du alkateak sendagilearekin.
    • Bihar BANDOA argitaratuko da udaletik oharrekin.
    • BIRUSAREN HEDAPENA EKIDITEKO, BEHAR DIREN NEURRIAK HARTZEKO DEIA EGITEN DIEGU HERRITARREI. Tentsioa berreskuratu eta arduraz jokatzea ezinbestekotzat jotzen dugu.
    • Egoera honen aurrean, haurren ludoteka itxita mantentzea erabaki dugu.
    • Larunbatean, besteak beste, zaintza sareaz gogoeta egiteko egindako batzarrean esan bezala, kanpotik etorritako herritarrekin harreman zuzena izateko antolatzen hasi gara. Hauek zuzeneko informazioa eduki eta dituzten bitartekoetaz ohartaraztea da helburua: osasun zentroak, larrialdiak, laguntza eskatzeko kontaktuak, izurriaren egoeraren inguruko informazioa, hartu beharreko neurriak,…
  • HERRI BARRUKO TRAFIKO ARAUAK:
    • Kale nagusiko obrak bukatu zirenean, etxez etxe banatu ziren arauetako bi puntu, herritar gutxi batzuen aldetik, ez dira ari betetzen:
      • Kale Nagusian, kotxerik EZ aparkatu beraiendako egokitutako tokietatik kanpo.
      • Kamioirik ezin da herri osoan ibili-aparkatu.
    • Herritar hauei, zuzenean oharra bidaliko zaie, gainontzekook bezela, jarritako arauak betetzeko eskatuz, beste neurri batzuk hartu baino lehen.
  • UEMArekin BILERA:
    • 2019-2020 ikasturteko balantzea egin dugu. Aurtengo egoera berezia kontuan hartuta ezin izan dira garatu planteatutako ekimen denak.
    • Egunerokoan Udalak, herritarrei begira, barne funtzionamenduan, administrazioarekin eta ornitzaile zein zerbitzu kontratazioetan, harremana euskaraz normalizatzeko dauden puntu ahulak detektatu eta eman beharreko pausoak zehazten joanen gara hurrengo asteetan.
    • Aurtengo EUSKARALDIAn parte aktibua hartzeko izena emanen du Arbizuko Udalak.