• IKASTAROAK osasun arauak errespetatuz, martxan jarriko dira:
    • POLIKIROLDEGIA: 
    • Polikiroldegian ematen diren ikastaroak antolatze lanetan hasiak gara. Jarduera bakoitzak bere protokolo eta espazio banaketa izanen du. Zehaztasun gehiago polikiroldegiko arduradunek emanen die ikastaroetan interesatuta dagoen orori.
    • BAZKIDE BERRIAK EGITEKO KANPAINA: irailetik abendura izanen da. Tarte horretan bazkide egin nahi duenak EZ DU ORDAINDUKO SARRERAKO KUOTA (80 € helduen kasuan). Beraz aprobetxatu aukera!
    • GAINONTZEKOAK:
    • Pilota eskola ere martxan jarriko da.
    • Trikitixa eta pandero eskolak aurten Gazte Txokoko gelan izanen dira.
  • KONPOSTA PLANTA:
    • Informazio zehatza emateko helburuarekin, Udalak eskatuta, etxez etxe banatuko den idatzi bat atera du Mankomunitateak.
  • ANIZTASUNA:
    • Kanpotik etorritako herritarrekin erronda bat eginen da datorren astean, oinarrizko informazioa eman eta beharrak ezagutzeko.
    • HARRERA PROTOKOLOA ere lantzen ari gara Etxarriko Udalarekin batera. Protokolo hori, udalean egonen den oinarrizko dokumentu bat izanen da. Kanpotik datorren orok nora datorren jakin dezan, oinarrizko kontaktu eta informazioa jaso dezan,…. bestalde, urtero ongi etorria emateko ekimena/ak zehaztuko da/dira.
  • 2020-2021 IKASTURTEARI BEGIRAKO HERRI BATZARRA:
    • Iaz egin bezela, aurten ere ikasturtearen erronka nagusiak finkatzeko HERRI BATZARRA deituko du Udalak. 2019-2020ko balantzea ere eginen da.
    • HERRI BATZARRA: URRIAK 10, LARUNBATA GOIZEKO 11,00tan.