• HIRIGINTZA-ETXEBIZITZA:
    • Herritar batzuen eskaerari erantzuteko atera dira enkantera, herriaren partzela urbanizatuak.
    • NASUVINSA eta JAMSARen arteko elkarlana bideratu du udalak, alokairu sozialdun etxebizitzen aukera izateko herrian. Pauso administratibo batzuk tarteko, ongi bidean, epe erdira 5 pisu izanen ditugu modu onean alokatzeko. Alokairuaren kudeaketa, NASUVINSAk, enpresa publikoak, eginen du.
    • Sakanako udalen bilera egin da etxebizitzaren gaia lantzeko. Udal guztietan konpartitzen da herriko erdiguneko, alde zaharreko, etxe handi eta hutsen arazoa. Erdigunea hustutzen eta gazteak etxe egokirik bilatu ezinik. Gai hau tratatzeko egon daitezken ekimen ezberdinen artea, Arbizun, 50 urtetik gora duten etxeen jabeak batzar batera deituko ditugu, etxe hutsen gaiaz senzibilizazio lan bat egiteaz gain, egun, etxeak ZAHAR BERRITZEKO dauden DIRULAGUNTZA HANDIEN berri emateko. Honek, adibidez, etxe handietan etxe bat baino gehiago egiteko ematen duen aukera oso interesgarria dela deritzogu.
  • HERRI BATZARRA UDALAK DEITUTA:
    • Hasiera batean, Urriak 10ean jarri genuen pasatutako ikasturtearen balantzea eta datorrenerako egitasmoak aurkeztu eta eztabaidatzeko BATZARRA. Baina Udazkeneko Azokaren bezperan nahiko lan egonen dela eta, URRIAren 24ra atzeratu dugu. Goizeko 11,00an izanen da, udal areto nagusian.
  • HERRI TXIKIETAKO BIZI KALITATEA HOBETZERA BIDERATUTAKO DIRU LAGUNTZA txiki bat jaso dugu. Olatzea pareko belardian ariketa fisiko ezberdinak egiteko aparatuak jartzera bideratuko dugu zati bat, paseo aktiboa deritzona bultzatzeko. Beste zati bat frontoi zaharreko parke margotua osatuko lukeen jolas gailuetan inbertitzearen aukera aztertuko dugu, beti ere, gailu hauek jarri eta kentzeko erraztasunak ematen badizkigute.
  • JUBILOTEKAK ASTEARTEAN ZABALDUKO DITU ATEAK. Ongi etorriak datozen denak!