• COVID 19:
    • DATU BILKETA:
      • Arbizun 2020ko martxoan 11tik irail bukaerara 16 pertsonak eman dute positibo.
      • Urriak 7 eta 10 bitartean, 4 egunetan, 14 positiboren berri ditugu, gutxienez.
      • Hurrengo egunetan PCR gehiago eginen dira eta kutsaduraren garapena ikusiko dugu.
      • Argi dago, kutsatze foku bat dugula herrian. Halere, nahiko foku zehatza eta kontrolatua dela ematen du.
    • NEURRI BERRIAK:
      • Ikusirik, musukoa erabiltzearekin batera, jende pillaketa ekiditea dela bidea:
        • Dendetan hasi dira aforoak mugatzen.
        • Tabernariekin BILERA eginen dugu, bihar bertan, neurriak zehazteko.
        • Gaztetxoko eta Ludoteka-ren irekierak atzeratu eginen ditugu.
    • ZAINTZA SAREA:
      • Gogora araztea nahi dugu ZAINTZA SAREA martxan dagoela erosketak etxera eramateko. Lonbrenitxa, harategiya, arraindegiya edo farmaziara deitzea nahiko da, beraiek erosketa prestatu eta SAREko kideei deituko die etxera eraman dezaten.
      • Denden telefono zenbakiak: LONBENITXA  633224084, FARMAZIA 948460375, HARATEGIYA 948 460497/649512161 eta ARRAINDEGIYA  948 461852.
      • Konfinatuta egon eta beste laguntza mota bat behar bada, deitu lasai 675894913 telefonora
    • ZAINDU ZURE BURUA INGURUKOAK ERE ZAINTZEKO.