COVID 19:

  • DATUAK: Arbizun jada 29 positibo konfirmatuta daude, atzotik gaurrera bikoiztu egin da positibo kopurua. Gaur, bihar eta hurrengo egunetan PCR gehiago eginen dira eta zenbaki horrek gora eginen duela aurreikusten dugu. Bi establezimendu itxita daude pandemia dela eta.
  • Nafarroako Gobernuak gaur egindako adierazpenen barruan ALKATEAK izendatu ditu osasun arduradun nagusiak herri bakoitzean. Udaloi, Gobernuak hartutako erabakiak moldatu eta zorrozteko eskumena aitortu zaigu.
  • Beraz eta herritarron osasuna beste edozerren aurretik jarrita, honako erabakiak hartu ditugu, BIHAR BERTATIK PRAKTIKAN JARRIKO DIRA, URRIAK 26 ARTE:
    • POLIKIROLDEGIA ETA ESKOLA ZAHARRA ITXITA EGONEN DIRA.
    • JUBILATUEN TABERNA ITXITA ETA JUBILOTEKA BERTAN BEHERA GELDITUKO DA.
    • LIBURUTEGIA ITXI EGINEN DA.
    • TABERNETAN %30 eko AFOROA ZORROTZ BETE BEHARKO DA ETA BEZERO zein tabernako langile orok MUSUKOA  JANTZITA EDUKI BEHARKO DU . MUSUKOAREKIN SARTU ETA ESKATUKO DA KONSUMIZIOA, EZINGO DA TENTE IBILI TABERNAN, EZ BADA KONSUMIZIOA MAHAIRA ERMATEKO, KOMUNERA JOAN EDO SARTU ETA ATERATZEKO ETA MOMENTU GUZTI HORIETAN MUSUKOA JANTZITA IZAN BEHARKO DU 12 urtetik gorako edonork.
    • TABERNA ETA JATETXEAK GAUEKO 22,00tan ITXI BEHARKO DITU ATEAK eta bezerorik ezinen da gelditu barruan.
    • KALEAN ERE MUSUKOAREKIN IBILIKO GARA DENOK.
    • 15 egun hauetan egoerari buelta emateko neurriak izan nahi dute hauek, zeren eta 15 egunetan kutsatzea eteten ez badugu neurri zorrotzagoak hartu beharko ditugu.
  • OSASUNBIDEArekin harreman zuzena izateko bidea zabaldu dugu eta herritarreri esan, mesedez, SINTOMAREN BAT DUENAK dei dezala 112-ra eta REFENAra (Iruñea) joateko txanda emanen diote PCR-a egiteko. Emaitza duen bitartean, etxean geratu beste inor kutsatze arriskuan jarri gabe.
  • Bi aste hauetako ahalegin kolektibo zein pertsonalak kutsatze katea eten eta osasuna berreskuratzera eramanen gaituela espero dugu. Denok batera arraun eginda, hobeto.