• COVID 19: 
    • Astelehenetik asteazkenera beste 5 positibo gehitu dira Arbizun. Hurrengo egunetan ikusiko dugu kutsatze prozesua gelditzea lortzen dugun.
    • Osasunbidearekin egin dugun harreman zuzenak, hartutako neurriez gain, ez du planteatu beste neurririk. Eboluzioaren jarraipena eginen dugu.
  • LEZIZAN EMANDAKO ISURKETAK:
    • Esan genuen jarraipena egiten ari ginela. Hori dela eta, irailean izandako isurketa baten harira, foruzaingoak txosten bat egin du udalak sartutako salaketa bati jarraipena emanez.
    • Gure asmoa, ibilbide juridiko-administratibo osoa egitea da izurketa hauek bukatu arte.
  • LURREN SALMENTA:
    • Udalak salmentan ateratako lur zatien enkantean bi lur zail erosi dira: Iruñeako Etorbidea 38 eta Akerrutnza Kalea 21.
  • BORDEN IBILBIDEAREN HOMOLOGAZIOA: 
    • Berriz homologatuko dugu ibilbidea, horretarako behar diren konponketak eginda. Ibilbideari adar bat gehituko diogu Sandindegi inguru horretan: ezker edo eskubitik joateko aukera irekiko dugu.
  • HERRIRA BIZITZERA ETORTZEN DIRENENDAKO HARRERA PLANA:
    • Arbizun eta Sakana mailan euskarriak sortuko dira, bertako informazio orokorra eta zehatza emanez. Euskarri hauek udalean egonen dira, eta bertan azalduko zaizkie euskarrien edukiak, ahal bada alkateak berak.
    • Urtero harrera formala eginen da urte horretan etorri direnei. Abenduak 17 migratuen nazioarteko eguna izanik, abenduak 19an ospatuko dugu harrera instituzionala Arbizun.
    • Herritarrei zabaldutako batzar bat egitea ere bada asmoa azaroan, bertan, harrera euskarriak azaldu-aurkeztu eta laguntza eskaini ahal izateko bolondresen inguruko informazioa partekatzeko.
  • MUGIKORTASUNA SAKANA:
    • Sakanako Garapen Agentziatik gogoeta bat irekita dago eskualdean, ditugun mugikortasun arazoak aztertu eta aterabide ezberdinak aztertzeko.
    • Tren eta autobus zerbitzuen gabezi eta aukerak aztertzeaz gain, kotxeen erabilera kolektibizatzeko esperientzia konpartitzera etorri ziren Basaburuatik. Han “bla bla car” antzeko zerbitzu bat jarri da martxan, non aplikazio baten bitartez, komunitate txiki batek kotxe bidaiak konpartitzeko aukerak kudeatzen diren. Beraien esperientzai positiboa izan denez, Sakanan ere esperientzia pilotu bat martxan jartzeko aukera aztertzen ari da herriren batean.
  • 2019-2020 IKATURTEAREN BALANTZEA eta 2020-2021 IKASTURTEAREN AURRE IKUSPENETARAKO BATZARRA, OSASUN ARRAZOIAK DIRELA ETA, AZAROAK 7ra ATZERATUKO DUGU. Aste bat lehenago deialdia behar bezala eginen dugu.