• COVID 19:
    • Urriak 16tik hona 6 positibo gehiago kontatu ditugu herrian. Halere, ematen dut, geldotzen doala kutsatze abiadura.
    • Kattukako 2-3 urteko haurreri ere, gaur eginen dizkiete PCR froga, berarietako batek positibo eman ondoren. Gela horretako haurrak konfinatuta daude beraz, etxean.
    • Datorren asteartean betetzen dira, udalak hartutako neurrien 15 egunetako epea. Hori dela eta:
      • Ludoteka: 6 laguneko aforoarekin eta aurrez ezarritako arau sanitarioekin, ireki eginen da.
      • Liburutegia: ireki eginen da, 6 laguneko aforoarekin. Haurrendako txokoa itxita mantenduko da.
      • Jubiloteka: begirale eta parte hartzaileek hala baloratzen badute, udal areto nagusia egokituko da beraein jarduera berriz hasteko.
      • Polikiroldegia: aurrez hitzordua hartuta joan ahal izanen da. Aldagela bakarrik igerilekura doazenak erabili ahalko dute. Dutxak inork ezinen ditu erabili. Aforo mugatua izanen dute jarduera guztiek. Hau dela eta, ikastaroak hastea oso zaila izanen da, baina banan bana aztertuko ditugu aukerak.
  • LED ARGITERIA:
    • Diru laguntzak jasota Kale Nagusi osoan argiteria berritzeko kontratazio-lehiaketa irekiko da bereala.
  • IBILBIDE AKTIBUA:
    • Olatzea ondoko belardian, urtea bukatu baino lehen, ariketa fisikoa egiteko makinak jarriko dira.