• COVID 19:
    • Urriak 22 eta 27 tartean beste 7 positibo egon dira herrian.  Jada, hilabete honetan 44 postibo kontatu dira. Herrikide bat UCI-n dado. Errespetua emateko datuak dira.
    • GURE BURUA ETA KOMUNITATEA BABESTEKO NEURRIAK HARTZEA EZINBESTEKOA DELA DERITZOGU. Osasun adituen esana betez, MUSUKOA ERABILI, DISTANTZIA MANTENDU ETA ESKUAK GARBITZEA ohizko jarduna izan beharko luke denontzat.
    • Esan beharrik ez dago Udalak antolatu edo babestutako jarduera guztietan, ezarritako osasun neurriak betetzea ezinbestekoa izanen dela.
    • Balizko eskolen itxiera baten aurrean, Udalak, Zerbitzu Sozialekin elkar lanean, ezintasun ekonomikoak medio, internet gabe dauden haurren familiei, sarera konekzioa jarriko die dohainik. Egoera ekonomiko zailetan dauden familietako haurren baldintza materialak, ahalik eta hoberenak izaten saituko gara beste haurren pare egoteko.
    • Igandean DONIMISANTU eguna da. Egun honekin kanposantura jende asko joaten da. Aurten pertsona pilaketak sahiesteko, aurreko edo ondorengo egunetan joatea aukera ona izan daiteke. Jende pilaketa suertatzen bada, kanpoan itxaron beharko genuke barruko batzuk atera arte eta txandaka egin sartu irteerak.
  • PODATZEKO AUZOLANA: datozen egunetan argitaratuko da eguna. Talde txikietan antolatuko dugu lana, ziurtasuna bermatuz.
  • 2019an KIROL jarduerak egin dituzte elkarte eta klub-endako dirulaguntza eskatzeko epea zabalduko da jada. Eskaerak egiteko baldintza batzuk bete behar dira.
  • Udazken-Neguan mendien inguruko dokumentalak, Udal areto nagusian emateko prest agertu da herritar bat. Kultur zinegotziarekin elkarlanean jarriko dugu martxan ekimena. Egun eta orduak publiko eginen dira garaiz.