• COVID 19:
    • Datuak: urriak 28tik azaroak 4 bitarte, beste 8 positibo zenbatu dira herrian. Kutsatzeak ez du etenik gurean, geldo baina etenik gabe doaz. Berri on bat badugu hala ere, UCI-n zegoen herritarra plantara atera dute. Sendatze prozesua azkarra izan dadin opa diogu.
    • Gure esku dagoen neurri sanitarioak hartuz eta aforoak murriztuz, dinamika edo espazio batzuk martxan jarri baditugu ere, (liburutegia, ludoteka, polikiroldegia,…) larunbaterako deituta zegoen HERRI BATZARRA bertan behera uztea erabaki dugu. Horren ordez:
  • 2019-2020 IKASTURTEAREN BALANTZEA eta 2020-2021 erako LAN NAGUSIEN aurreikuspenak labur bilduko dituen dokumentu bat eginen dugu datorren aste bururako:
    • Dokumentu hau: web gunean zintzilikatu, whatsapez zabaldu eta etxez etxe buzonetatuko dugu.
    • Herritarren batek ekarpen, kritika edo iradokizunik balu, partehartzea@arbizu.eus helbide elektronikora bidal ditzake, eta udal taldean aztertu ondoren, gure hausnarketaren berri emanen genioke.
    • Batzar presentziala ordezkatzeko modu egokiena iruditu zaigu. Zoritxarrez, osasun larrialdi honetan buruari buelta bat baino gehiago eman beharko dizkiogu, ekimen presentzialak beste formula batzuengatik ordezkatzeko.