• COVID 19:
    • Azken 10 egunetan ez da kasu positiborik zenbatu Arbizuko herritarron artean. Animo! Jarrai dezagun elkar zaintzen.
  • AZAROAK 25: INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. Gaurko egunerako, mugimendu feministak, antolatutako mobilizazioekin bat egiten du Arbizuko Udalak eta 18.30etan izanen den ENKARTELADAn parte hartzeko deialdia egiten diegu herritarei.
  • AGOTZAINA: IXURKETAK
    • Lege aldi hau baino zaharragoa den arazo bat da esku arten daukaguna. Urteak dira balizko ixurketa kaltegarriak egiten ari direla Leziza ubeldera. Honek sortzen digun kezka izugarria da eta horrela azaldu dugu udal komunikazio batean baino gehiagotan.
    • Udalak, salaketa ugari jarri ditu eta legeak eskatzen duen ibilbide osoa pausoz pauso egiten ari da eta prest gaude bururaino iristeko.
    • Gure helburua, Agotzaina enpresak inguruneari eta Arbizuko biztanleoi zor digun osasun bermeekin ekoiztea da. Ingurunea eta osasuna errespetatuz ekoizteko behar dituen inbetsioak egin ditzala da gure eskakizuna eta xedea.
    • Orain arteko ibilbidea eta daukagun informazioa herritarrekin konpartitzeko beharra ikusi dugu eta hurrengo egunetan zehaztuko badugu eguna ere, aurreratu nahi dugu larunbat eguerdi batean 4 HERRI BATZAR DEITUKO DITUGULA EGUN ETA ORDU BEREAN JENDE PILAKETARIK EZ EGOTEKO (KALE NAGUSIA, FERNANDO URKIA, AKERRUNTZA INGURUA ETA MIKEL AINGERU INGURUA). Batzar bakoitzean udaleko bi zinegotzik parte hartuko dute informazio guztia partekatzeko herritarrekin.