• AGOTZAINA: Herri Batzarrak larunbat honetan, eguerdiko 12,00tan MIKEL AINGERUKO ITTURRIYEN, AKERRUNTZAKO ITTURRIYEN, GOIKO KALEKO ITTURRIYEN eta PLAZAN. Helburua: dugun informazioaren berri ematea herritarroi.
  • ABENDUAK 19, larunbata: 2020an kanpotik etorri diren Arbizuarrei HARRERA EKITALDI OFIZIALA udaletxean. Elkar ezagutu eta herrira ongi etorria emanen diegu aurten Arbizura etorri diren 14 lagunei.
  • POLIKIROLDEGIKO TABERNA: baldintzak hobetzen direnean enkantera aterako dugu tabernako kudeaketa.
  • PLENOA: abenduak 17, ostegunean, arratsaldeko 18,00tan plenoa ospatuko dugu. Jakin, plenotara edozein herritar etor daitekeela entzule bezela eta nahi badu, hitza ere eska dezake alkateak emateko. Beraz, interesa duenak badaki ateak zabalik daudela.
  • .Zorionez herrian, kirol zein kultur ekarpen ugari egin duen eta egiten ari den  herritar asko ditugu. Aste honetan, JOSEBA EZKURDIA eta JULEN MARTIJA zoriondu gabe ezin bukatu. Josebak jada, 4. txapela jaso du, orain 5. opa diogu eta batez ere, goza ditzala!