• UDALBATZAN HARTUTAKO ERABAKI BATZUK:
    • Polikiroldegiko taberna enkantera aterako dugu. Enkantean parte hartzeko baldintzak zehaztuko ditugu aurrez.
    • Argiteri publikoa LED sistemara aldatzeko kontratazio prozesua abiatu da. Sakanako 5 enpresak parte hartuko dute. Aurrekontuaren zenbatekoaz gain, jarritako klausula sozialak hartuko dira kontutan, enpresak praktikan jartzen dituen berdintasun politikak, besteak beste.
    • 2021erako aurrekontuen lehen zirriborroa aurkeztu da, orain lanketari ekiteko prozesua abiatzen dugu.
    • Borden ibilbidea homologatzeko erabakia hartu dugu.
    • ETB3 Sakanan ikusteko eskaera biltzen duen mozioa onartu dugu.
    • 1936-2011 bitarteko Sakanako memoria ariketa laburbiltzen duen dokumental bat egiteko diru laguntzak ematea onartu da.
    • Aranatzeko herrien azterketa historiko-kultural-linguistikoa jasoko duen liburu bat egiteko dirulaguntza ematea onartu da.
  • AGOTZAINA:
    • Gaur jaso dugu Nafar Gobernutik informe teknikoa. Hurrengo egunetan aztertu eta datorren asteazkenerako laburpen bat zabalduko dugu UDAL KOMUNIKAZIO gisa.
    • Egindako batzarrean erabaki bezela, pasko egunak pasa ondoren berriz herri batzarra deituko dugu, informea eskutan, hurrengo pausoen berri eman eta iritziak jasotzeko.
  • BATERAGUNE EPAIKETA:
    • Europako epaitegiek hala ebatsita, epaia bertan behera utzi zuen Auzitegi Nazionalak, epaitutakoek kartzela zigor osoa bete zuten arren.
    • Orain, Gorenak, berriz ere epaiketa ospatzea erabaki du, prozesu osoa berriz abiatuz.
    • Injustizia honen aurrean, alderdi politiko eta sindikatuak deituta, larunbat eguerdian enkarteladak ospatuko dira herri guztietan. Arbizun ere 12,00tan bilduko gara plazan. DEMOKRAZIA! izanen da lelo nagusia eta udalak herritarrak parte hartzera deitzen ditu.