• AGOTZAINA: NAFAR GOBERNUTIK JASOTAKO TXOSTENAREN LABURPENA.
    • 2001ean emandako baimenak ez du balio egun enpresan dagoen produkzio mailarako.
    • Azken urteetan salaketa bat baino gehiago jaso eta isunak jarri zaizkio enpresari inguruneari dagozkion kalteak direla eta.
    • Egun daukan produkzio mailarako Ingurune Baimen Integratua lortzeko, hau da, produkzioarekin jarraitzeko, ondorengo aldaketa edo hobekuntzak egin beharko ditu enpresak 3 hilabetetako epean:
      • Enpresaren emariak ez dira modu egokian neurtu, beraz, 3 hilabeteren buruan, horretarako akreditatua dagoen laborategi baten emari neurketaren txostena aurkeztu beharko du.
      • Enpresaren produkziotik ondorioztatzen diren lohiak ez dira toki itxian tratatu eta usainak isuri dira, beraz, 3 hilabeteren buruan, toki itxi bat egokitu beharko dute lohi horiek tratatzeko.
      • Isuriak bideratzeko kanala ez da homologatua, beraz esandako epean behar bezala kanalizatu beharko dira isuriak.
      • Isurien inguruko azterketa txostena aurkeztu beharko dute.
      • MeS eta DQO baloreak, behar baino handiagoak dira. Hori dela eta, depuradora egokitzeko proiektua eta obra egin beharko dute isuri hauek balore egokietan emateko, 3 hilabeteren buruan.
      • Azaltzen diren arazoak oso garrantzitsu edo garrantzitsuak direnez, behar bezalako inspekzioak eginen dira, txostenak esaten duena betetzen dela agiaztatzeko.
      • Esandako baimen berria lortzen dutenean, behar diren egokitzapenak eginda, Nafar Gobernuaren ardurapean geldituko da enpresaren aktibitatearen jarraipena. Bitartean, Arbizuko udalak du eskumen osoa.
    • Egindako batzarrean gelditu bezala, pasko festak pasatu ondoren Udalak, berriz, herri batzarra deituko du: txostena aztertu eta egon daitezkeen berriak konpartitzeko.