• HURRENGO ASTEETARAKO EKIMEN SOZIO-KULTURAL eta EKONOMIKOA:
    • KULTUR ZIZTAK: urriak 10ean bi jarduera antolatu ditugu. Arratsaldez MAGOA eta gau aldera DANTZA saio berezia egonen da. Zehaztasunak kartel baten bidez emanen dira.
    • URRIAK 11an, UDAZKENEKO AZOKA: merkataritza anbulanteari babesa emateko asmoz antolatuko dugu. Egitaraurik ez da egonen baina postuak jarriko dira bertako produktuak saltzeko. Aurten behintzat, azoka honek, Txistor Eguna ordezkatuko du.
    • URRIAK 12 an AATE MOLDATUA OHIKO ORDUAN, PLAZAN.
  • JOLAS PARKE MARGOTUA garai bateko frontoi zaharrean. Zorua jokuak egiteko plantillekin margotzea da asmoa. Ideia zehazteko, eskola eta ikastolako laguntza izanen dugu.
  • ESKOLA ZAHARREKO GELA NAGUSIA, ikasturte honetan, kirol jarduerak garatzeko erabiliko da. Gure asmoa, aurtengo udazkenean, horretan jarria dagoen enpresa baten eskutik, PARTE HARTZE PROZESU bat egitea zen, eskola zaharraren etorkizuna herritarrok erabakitzeko. Pandemia medio, datorren urtera atzeratzea erabaki genuen udaberrian, baldintza ahalik eta hoberenetan egiteko. Ea 2021ean garatu ahal dugun!
  • ETXEBIZITZA: ALOKAIRU SOZIALA. Informazioa partekatzeko batzarra egin zen joan den astean. Bertara hurbildu zirenak egun dugun informazioa jaso zuten eta ekarpen-iritzi trukaketarako ere balio izan zuen. Lan ildo honen inguruko berriak dauden eran, jarraituko dugu informazioa partekatzen.