• AGOTZAINA: 
    • Bilera eskatu dio enpresak Udalari. Datorren astean bilduko gara beraiekin. Ea zer dioten. Guk gure aldetik, herriko batzarrean azaldutako haserrea, ardura eta egoera honekin bukatzeko determinazioa trasladatuko diegu.
    • Aurreko batzarrean gelditu bezala, udalak HERRI BATZARRA DEITZEN DU hurrengo  URTARRILAREN 23 rako, LARUNBATA, EGUERDIKO 12,30tan, Udal areto nagusian. Bertan, enpresarekin egindako bileraren informazioa eta txostenaren azalpena emanen dugu.
    • Gogoratu, herritar talde bat, “Leziza bizirik!” plataforma sortze lanetan ari dela, eta larunbat honetan, aurkezpen-prentsa aurrea eginen dela plazan eguerdiko 12,00tan. Herritarrak parte hartzera deitzen ditugu argazki potente bat ateratzeko. Plataformaren sorrera hutsa, jada, presio bide bat da enpresarentzat eta prentsan agertzeak presio hori handitu egiten du.
  • OSASUNA HOBETZEKO:
    • Medikuak jarduera fisikoa agintzen dien pertsonek, aukera izanen dute hemendik aurrera, horretan aditua den pertsona batek jarduera fisikoak nola egin erakusteko. Ostegunetan udaleko goiko solairuko gela batean goizeko 11,00tatik 14,00tara izanen da zerbitzu hau.
    • Bestalde, ibilaldi gidatuak antolatu dira asteazkenetan 16,00tan udaletik abiatuta. Paseo kolektiboak dira, bakarka beharrean, monitore batekin taldean ibiltzera joateko.
    • Olatzea pareko jarduera fisikorako zirkuitoa bukatuta dago. Eguraldia hobetzean kirol zinegotziak zita bat, edo behar direnak, jarriko ditu erabiltzen erakusteko.
  • PLAZA INGURUKO ESTALPEA:
    • Aurtengo egitasmoen artean dago plazaren zati bat behintzat, estalpe batez jaztea. Egitasmo hau egiturazkoa denez, herritarrok erabakiko dugu, bai edo ez, eta baiezkoa bada, nolakoa nahi dugun.
    • Jada bi arkitektok aurkeztutako proiektuak ditugu. Material hau hartu eta etxez etxe banatuko den inkesta bat osatu nahi dugu, pertsona bakoitzak bere bozka-iritzia eman ahal izateko.
    • Imajinak, materialak, kostuak, aukerak, epeak,….barne bilduko dituen dokumentua osatzen dugunean banaketari ekinen diogu.
    • Zehaztapenak kaleratuko ditugu garaiz.