- AGOTZAINA: Gogoratu larunbatean eguerdiko 12,30 ean BATZARRA deituta dagoela. Udal areto nagusian bilduko gara, daukagun informazioa partekatzeko.
- ESKOLA ZAHARRA zegoen eraikinarekin zer egin erabakitzeko, prozesu partehartzaile bat martxan jartzeko txostena aurkeztu dugu diru laguntzak jasotzeko. Prozesua aurrera eramaten lagunduko duen enpresak ahal badu eta osasun egoera egokia bada, aurtengo maiatza-ekaina bitartean egin nahiko genuke erabakitze ariketa. Bestela, iraila-urrira atzeratuko dugu, baina aurten egitea da gure buruari jarri diogun erronka.
- DUATLOIA: Osasun egoerak uzten badu, martxoak 27an ospatuko da. Dagozkigun antolaketa lanetan hasiko gara jada.
- ARBIZUKO EREMUAREN FINKATZEAZ Jose Luis Erdoziak idatzitako artikulua argitaratu dute Principe de Viana aldizkari espezializatuan. Hona hemen lotura irakurri edo/eta deskargatu ahal izateko. ARBIZUKO EREMUAREN FINKATZEA
Telefonoak
Udaletxea: 948 460 017
Medikua (hitzordua): 948 464 846
Botika: 948 460 375
Larrialdiak: 112
Liburutegia: 948 017 777
Kiroldegia: 948 461 002
Eskola: 948 460 763
Andra Mari Ikastola: 948 461 007
Kattuka haur eskola: 948 567 009
Mankomunitatea: 948 464 867
Emaus Trapuketariak: 948 464 867