• PLAZAKO ESTALPEA: Herritarron parte hartze eta erabakitzeko udal araudia muztuko dugu gai honekin. Udalak herri kontsulta bat jarriko du martxan. Osasun egoerari egokitutako prozesutxo bat eginen dugu: estalpea egin edo ez, eta egitekotan, zein aukera nahi dugun erabakitzeko bozka bidez. Prozedura osoa eta informazioa partekatzeko dokumentua, hurrengo bi astetan prest edukitzea espero dugu.
  • EUSKARA:
    • UEMAko aldizkaria hurrengo egunetan banatuko dugu etxez etxe.
    • Arbizun erroldatzen direnei, hizkuntzaren inguruko informazioa, euskara ikasteko laguntzak, D eredua,….azaltzeko diptikoak egin dira, Udalean harrera egitean azaltzeko.
    • Administrazio zein ornitzaileekin euskarazko harremana lehenetsi eta exijitzeko, protokoloak martxan jartzen ari gara.
  • AGOTZAINA: Enpresak eskatuta, bigarren bilera egin du udalak beraiekin. Bi kontuz informatzea zen helburua: Ingurumen sailarekin bilera eginen dutela, enpresan egin beharreko moldaketak zehazteko eta, jada, produkzioa dagokienera jeitsi dutela.
  • POLIKIROLDEGIKO TABERNA: Bihar bertan kaleratuko dugu lokala alokatzeko deialdia eta baldintza pliegoa.
  • BARATZ KOMUNITARIOAK: Egitasmo hau udaberrirako martxan jartzeko asmoa dugu. Printzipioz, gutxi gora behera 60m2-ko 15 partzela moldatuko ditugu, bakoitza bere ur toma eta kontadorearekin. Lan tresnak gordetzeko txabixka komunitario bat ere eginen dugu eta helburua, lurrik ez duenari, modu natural-ekologikoan baratzak lantzeko aukera ematea da. Arau eta baldintzak zehaztuko ditugu garaiz. Momentuz, interesa duenak, dei dezake 675 89 49 13 tlf-ra izena emateko.
  • ZUHAITZ EGUNA: aurten otsailak 7an ospatuko dugu, eguerdiko 12,00etan plazan bilduko gara. 2020an jaio eta Arbizun erroldatutako haurrak gonbidapen zuzena jasoko dute. Herrian erroldatu ez, baina interesa duenak, aurrez abisatuta, aukera izanen du ere zuhaitza landatzeko.