- PARTE HARTZEA:
- Frontoi zaharrean estalpea jartzearen inguruko herri galdeketa: Galdeketa MARTXOAK 14, IGANDEAn izanen da. Bertan, 16 urtetik gorako Arbizun erroldatutako denok parte hartu ahal izanen dugu eta bi galdera erantzuteko aukera izanen dugu. Martxan jarriko dugun egutegia:
- Osailak 15-19 artean: etxez etxe informazio guztia jasoko duen txostentxoaren buzoneoa.
- Otsailak 20-28 artean: herritarrok izan ditzakegun galderak egiteko tartea izanen da. Modu presentzialean jende askoko bilerak egin ezin direnez, galderak idatziz pasatuko dira emailez edo udalean utziz.
- Martxoak 8-9 artean: egindako galderak eta erantzunen bilduma + bozken etxez etxeko banaketa.
- Martxoak 14: herri galdeketa goizeko 10:00-20:00 bitartean.
- Eskola zaharrarekin zer egin? erabakitzeko prozesu parte hartzailea: aurtengo iraila eta urrian garatuko dugu Elhuyar enpresaren laguntzarekin. Gure asmoa, 2022 urteko lehen sei hilabetetan, prozesu horretan erabakitakoa gauzatzea litzake.
- Frontoi zaharrean estalpea jartzearen inguruko herri galdeketa: Galdeketa MARTXOAK 14, IGANDEAn izanen da. Bertan, 16 urtetik gorako Arbizun erroldatutako denok parte hartu ahal izanen dugu eta bi galdera erantzuteko aukera izanen dugu. Martxan jarriko dugun egutegia:
- IYOTIEK: larunbaterako ez da egonen udalak antolatutako egitaraurik. Asteartean, amiña eta aittuna erreko ditugu arratsaldeko 18:30tan plazan, eta ondoren, oraingo egoerara egokitutako aatea izanen dugu.
- BERDINTASUNA:
- Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko, Sakanako I. jarduera-protokoloa onartuko dugu datorren asteko plenoan. Otsailak 24an Sakanako alkateen sinadura ekitaldia izanen da. Onartu ondoren, web gunean zintzilikatuko dugu testua.
- Mank.ek antolatuta otsailak 20an, Arbizuko polikiroldegian, BIRRITAN BORTXATUTA antzezlana izanen da. Tokia erreserbatu beharra dago aurrez, berdintasuna@sakana-mank.eus emailera mezua bidaliz.
Telefonoak
Udaletxea: 948 460 017
Medikua (hitzordua): 948 464 846
Botika: 948 460 375
Larrialdiak: 112
Liburutegia: 948 017 777
Kiroldegia: 948 461 002
Eskola: 948 460 763
Andra Mari Ikastola: 948 461 007
Kattuka haur eskola: 948 567 009
Mankomunitatea: 948 464 867
Emaus Trapuketariak: 948 464 867