- ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN KARIETARA.
2021eko MARTXOAREN 8aren aurrean MOZIOA: Laburpena.
Zaintzarik gabe ez dago bizitzarik, eta bizitzarik gabe ezin da garapenik egon. Zentzu horretan beharrezkoa da planteamendu horiei guztiei balioa eman eta txertatzea, garapen ekonomiko-sozialari lotutako etorkizuneko politikak diseinatzeaz arduratzen diren agenda publikoetan.
TOKI ERAKUNDE GAREN ALDETIK, HONAKO KONPROMISO HAUEK adierazi nahi ditugu:
-
- Bizitzaren jasangarritasuna politika publikoen erdigunean jartzea, eta lehentasunezko lan-ildo gisa sartzea Udaleko agenda politikoan eta tokiko garapena sustatzen duten ekintzen diseinuan.
- Ikusaraztea eta balioestea bizitzaren jasangarritasuna ahalbidetzen duten eta nagusiki emakumeek egiten dituzten zaintza-lanak.
- Herritarrak sentsibilizatzea banaketa justua eta bidezkoa lortzeko, familietan zaintza-lanen erantzunkidetasuna sustatuz.
- Aitortzea mugimendu feministak arlo honetan egindako ekarpenak eta lana.
- 2021erako AURREKONTUAK:
- Ondoren aurrekontuen bi atalen (sarrerak eta gastuak) dokumentua ikusteko lotura.
- 2022ko aurrekontuak modu parte hartzailean egiteko borondatea azaldu behar dugu. 2020ko urte berezi honetan,ezin izan dugu dinamika parte hartzailerik egin, aurten posible izatea espero dugu.
- ARBIZUKO AURREKONTUAK 2021. GASTUAK.
- ARBIZUKO AURREKONTUAK 2021. SARRERAK.
- EGUR LOTEAREN SALMENTA:
- Iaz hutsik gelditu zen deialdia, baina aurten, Soriako enpresa batek erosi du egur lotea.
- AGOTZAINA:
- Asteartean bilduko gara enpresako arduradunekin egin beharreko lanen jarraipen-informazioa jasotzeko. Dauden berriak, datorren asteko komunikazioan konpartituko ditugu.