• DUATLOIA ARBIZUN:
    • Datorren martxoaren 27ean ospatuko da eta arratsaldeko 15:00etatik 18:30etara iraungo du gutxi gora behera.
    • Aurtengoan, pandemia dela eta, kirolariendako zonalde blindatua eskatu digute. Hau da, kirolariendako bakarrik izanen den zonalde bat jartzea, non dorsalak hartu, beroketak egin, duatloiari hasiera eman eta helmuga kokatuko den. Bertan, ezinen da egon ikuslerik. Zonalde hori, Olatzea eta Kattuka artean dagoen lur saila izanen da. Inguruak itxita egonen dira denbora tarte horretan, inor sar ez dadin.
    • Duatloia ikusteko ibilbidean zehar kokatuko gara.
    • BOLONDRESAK behar dira egunean bertan, bidegurtzetan egoteko, zintak jartzeko,…. lan hori AUZOLANAren truke eginen da. Bere izena eman nahi duenak, udal bulegora deitu edo Ane Lizarraga edo Jon Ander Mendinuetari esan diezaioke.
  • MARTXOAREN 14KO HERRI GALDEKETA:
    • Datorren astelehen eta astearte bitartean buzoneatuko dira etxez etxe bozketarako irizpideak, jasotako galderen erantzunak eta bozkak, bi papeleta pertsonako. Behar baino bozka gutxiago uzten baditugu etxeren batean, bozka egunean, udal areto nagusian, egonen dira papeletak bertan hartzeko.
    • Dena prest dago herritarrok gure iritzia eman eta estalpearen inguruan erabakitzeko. Gure aldetik, PARTE HARTZERA ANIMATZEA besterik ez zaigu gelditzen.