• AGOTZAINA: Pasa den asteburuan usainak nabaritu dira herrian berriz ere. Enpresako arduradunak deitu ziren jakin arazteko eta Nafar Gobernutik jarraipen zehatza egiten jarraitzen dute. Txosten teknikoak zioen aldaketekin aurrera doaz eta espero dugu epe laburrean egin beharreko moldaketak burututa egotea. Gure aldetik, jarraipena egiten segituko dugu.
  • ESTALPEA: herri galdeketaren emaitzen agindua betez, proiektua idazteari ekinen diote arkitektuek, ondoren, lehiaketa prozesua irekitzeko. Udazkenean irekiko diren dirulaguntzetara ere aurkeztuko dugu proiektua. Dirulaguntzak onartzen badira hobe, baina bestela ere, aurrera eginen dugu proiektuarekin, noski.
  • ERREFUXIATUENDAKO ESNE BILKETA: “Zaporeak” ONG-ak antolatuta, esne bilketa izanen da Arbizun apirilaren 10ean, goizez. Bilketa plazan edo eguraldi txarra badago, Udaletxean izanen da.