• COVID 19:
    • Bihartik, bi astez, Arbizuko dermio osoan ibili ahal izanen gara baina kanpokoak, ezinen dira herriko dermiora sartu eta arbizuarrok, ezinen gara dermiotik atera justifikaziorik gabe. Arbizun bizi garenok beraz, Kanpinetik Lakuntzako muga bitarte eta Unenuko kruzetik Aralarko mugaraino mugitu ahal izanen gara.
    • Bide berri zaharra itxita egonen da. Lanera, ikastera, medikura, edo dena delakora, atera behar badugu, autobia erabili beharko dugu.
    • Herriko dermio barruan, komertzio, taberna eta jatetxeak, liburutegiak, polikiroldegiak,… bere dinamikan jarraitu dezakete, eta irekita egonen dira, baina HERRITARROK BAKARRIK ERABILI AHAL IZANEN DITUGU.
    • LARUNBATEAN 15-29 urte bitarteko herritarrak Etxarriko frontoira deituak izanen dira PCR-ak egiteko. Informazioa, banan bana jasoko dute adin tarte horretakoek.
    •  Foruzaingoa eta Guardia Zibila ibiliko dira justifikanteak eskatuz eta kontrolak jarriz. GEHIEGIKERI POLIZIALIK JASATZEN BADU NORBAITEK, mesedez, deitu UDALERA.
    • Bestalde, ez dakigu neurri hauek zenbatetarainoko eraginkortasuna izanen duten. Benetan garrantzitsua dena, herrian inor arriskuan ez egotea da eta horretarako, kutsatzeak ekidin behar ditugu, DENOK arduraz jokatuz. Zenbat eta azkarrago kontrolatu birusaren hedadura, lehenago jasoko digute itxiera perimetrala. Zaingu gaitezen eta zaindu ditzagun ingurukoak.
  • BARATZA KOMUNITARIOAK:
    • Herrian bertan dagoen lur zail bat txukunduko dugu hurrengo asteetan.
    • Interesatuta dagoenak, oraindik, eman dezake bere izena udalera deituz edo info@arbizu.eus emailera idatziz.
  • ARGITERI PUBLIKOAREN ALDAKETA:
    • Maiatzean hastea espero dugu.
    • Kale Nagusiko farolak LED sistemara aldatuko ditugu, horretarako jaso dugun diru laguntza erabiliz.
    • Helburua, energia kontsumoa murriztea da.