• COVID 19:
    • Gaur komunikatu digute herriko itxiera perimetrala beste aste batez luzatuko dela, osasun irizpideak direla eta.
    • Inguruko herrien egoera ez da batere ona, baina Arbizuko eboluzioak, azken egunetan, onera egin du nabarmen.
    • Egungo herriko egoera ona dela eta, udaletik itxiera luzatzearen aurkakotasuna adierazi diogu erabaki hauek hartzen dituen Nafar Gobernuko batzordeari. Gure iritzia mahai gainean eduki arren, itxiera luzatzea erabaki dute azkenean.
    • Herriaren itxiera perimetralari eraginkortasunik ikusten ez badiogu ere, zera adierazi nahi dugu argi:
      • Badirela eraginkorrak diren, eta adostasun sozial zabala duten neurriak: eskuak maiz garbitzea, musukoa ondo jantzita erabiltzea birusa behar baino gehiago ez zabaltzeko, toki itxiak ahalik eta gehienetan aireztatzea eta jende multzo handiak toki itxietan ez biltzea, are gehiago,  distantziak mantendu gabe eta musukorik jantzi gabe.
      • Badirela birusetik, gu eta gure ingurua babesteko zentzuzko jokaera eta jarrerak: positibo batekin harremana izan bada norbere burua isolatzea eta froga egitea, sintomarik bada, norbere burua isolatzea eta 112ra edo osasun zentrura deitzea,…
      • Gobernutik etor daitezkeen sentzu gabeko arauen aurrean, herritarrok ahaldundu eta osasuna-zaintza-bizitza lehen lerroan jarriz, zaindu gaitezen neurri eta jarrera arduratsuekin
  • JOKAMOLDE ONARTEZINAK:
    • Azken asteetan herriko txoko ezberdinetan agertzen ari diren txikizioen aurrean, garbi adierazi nahi dugu denon orubeak txikitzeak, herriaren kaltetarako aritzea dela. Txikizio hauek mingarriak direla, historia zati bat direlako batzuk, denon disfruterako tresnak direlako beste batzuk, edo haurren lan eta ahalegina zapuzten delako beste batzuetan. Txikizio hauek egin dituztenek herriko izaera komunitarioaren aurka egiten dutela, agian konziente ez badira ere. Beraien burua, egindako txikizioak konpontzeko eskaintzea litzateke erantzun zuzen eta justuena denontzat. Hala bedi!
    • Bestalde, bada herriari errespetu falta adierazten dion beste jokamolde bat ere: lata, plastiko eta botilak non nahi uztea. Partzelari, ezponda, herriko mahai gainetan,…. Zaborrak herrian zehar uzteak ez du aitzakiarik.
  • BARATZ KOMUNITARIOAK:
    • 15 lagunek eman dute izena iniziatiba honetan parte hartzeko.
    • Maiatzaren bigarren hamabostaldian jarriko da martxan.
    • Baratzak jasoko dituen lur eremua jada, garbituta eta makinatuta dago, orain, ur tomak jarri, lur eremuak banatu, txabixka komunitarioa jarri eta arauak zehaztea falta da.