• OLATZEA, ZAHARTZARO AKTIBORAKO PROIEKTUA:
    • Urte hasieran ateratako uda komunikazio batean azaldu genituen proiektu honen nondik norako lerro nagusiak.
    • Jada proiektua gauzatzeko eta lehen eskutik informazioa jasotzeko, Sakanago Garapen Agentziak bi aurkezpen antolatu ditu:
      • MAIATZAren 5ean, goizeko 10:00etatik 12:00tara IORTIA kultur gunean, Altsasun.
      • MAIATZAREN 12an, datorren asteko asteazkenean, arratsaldeko 18:00tan, Arbizuko udal areto nagusian.
    • Aurkezpen hauek, herritar guziei irekita badaude ere, 55 urtetik gorakoei zuzenduak daude bereziki. Adin honetatik aurrerakoendako plateatzen bai da bizitoki komunitario hau, non espazio pribatuak eta komunitarioak bilduko dituen proiektu honek.
    • Gainera, elkar bizitza aktiburako proiektu honek, bertan parte hartu nahi duten pertsonen inplikazio zuzena eskatzen du barne funtzionamendu, barne arau, zerbitzu, ordutegiak,…. zehazterako orduan.
    • Beraz, informazioa jaso nahi duen herritar oro gonbidatzen dugu datorren amaiatzaren 12ko aurkezpenera.
  • SAKANAN MUGIKORTASUNA HOBETZEKO AHALEGINAK:
    • Sakanako Garapen Agentziaren beste erronka bat da hau.
    • Jada, beharren, ohituren, aukeren,… diagnostiko zehatza egiten hasiko dira eta proiektu piloto bat ere martxan jartzeko asmoa dago epe motzera.
    • Zehaztasun gehiago dagoenean, herriz herriko aurkezpenak eginen dira.