• BARATZA KOMUNITARIOAK: Arauen pliegoa prest dago eta iniziatiba honetan parte hartzeko izena eman dutenei emanen diegu. Beraiekin ere bilduko gara oinarrizko funtzionamendua adosteko.
  • MANK.eko ANIZTASUN batzordetik antolatuta, eskualde mailako ekimena ospatuko da Altsasun, maiatzaren 15ean Sakanara datozenei ongi etorria emateko.
  • MAIATZAK 15: Aate egokitua izanen da arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Osasun neurriak betez eta banakako edalontzi organikoekin antolatuko dugu aate herriko plazan. Gure apustua, osasuna arriskuan jarri gabe, ahalik eta ekimen gehien egitea da, egoerara moldatuta bada ere.
  • KARRIKA NAGUSIAREN ITXIERA: maiatza eta urria bitarte, ostiral arratsaldetik astelehen goizera, karrika nagusia ixteko erabakia hartu zen iaz. Aurten, beranduago hasiko gara ixten Etxarri eta Lakuntza perimetralki itxita dauden bitartean, autobusak kale nagusitik pasatu beharrean suertatzen bai dira.