• Olatzea, ZAHARTZARO AKTIBORAKO PROIEKTUA:
    • Aurkezpen bilera egin zen Udaletxean asteazkenean. Bertan, proiektua azalduz gain, zahartzaroak berarekin dakazkin beste egoera eta zaintza beharrak ere tratatu ziren: bakardadea, dependentzia, harreman falta,… Argi gelditu zen, berriz ere, gure bizitzaren fase ezberdinetan zaintza behar ezberdinak ditugula eta denei heldu beharko liekela, bere burua aurreratutzat duen jendarte eta administrazio batek.
    • Beharren inguruko informazio jasoketa bat egin beharra dugu eta lehenik gizarte zerbitzuekin egotea pentsatu dugu. Jakin badakigu, udalak ez duela bitarteko ekonomikorik zaitza beharrei aurre egiteko, baina gutxienez, oinarrizko diagnosi bat egiteko aukera ez dugu galdu nahi, ondoren, zein bide jorra daitekeen aztertzeko.
  • UDAN EUSKARAZ, HAURRENDAKO AISIALDIA: 
    • Uztailerako egitasmo hau martxan jartzeko, interesa izan dezaketen gurasoekin bildu nahiko genuke dinamika hau bultzatzeko helburuz: zertan hobetu, zer aldatu,…. iritzi bilketa egin nahiko genuke “bertso librean”.
    • Bilera datorren MAIATZAREN 22an izanen da eguerdiko 12:00etan Udal areto nagusian.
  • KALE NAGUSIA OINEZKOENDAKO ASTE BURUETAN:
    • Etxarri eta Lakuntza bihartik aurrera irekita gelditzen direnez, ostiral arratsaldetik astelehen goizera, kale Nagusia, oinezkoendako izanen da urrira bitartean.
    • Seinale bereziak eskatuta ditugu aparkalekua, norabide debekatua eta beharrezko norabidea seinalizatzeko. Iritsi bezain pronto jarriko dira.