- AGOTZAINA:
- Ingurumen Baimen Integrala aurkeztu dute jada. Orain alegazioak egiteko tartea zabaltzen da.
- “Leziza bizirik!” Plataformari pasatu diegu txostena aztertu dezaten eta udala, bihar bertan bilduko da gaian aditua den tekniko batekin, txostena aztertu eta egokia den edo ez jakiteko. Egokia ez bada, alegazioak sartuko ditugu.
- Ondoren duzue, txostenak irakurtzeko linka edo lotura: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm
- ARGITERIA ALDATZEKO LANAK: bihar hasi eta hurrengo 3-4 aste iraungo dute lanak. Kaleko argiteria LED sistemara aldatzea da helburua kontsumoa murriztu eta eraginkortasunean irabazteko. Lanak irauten duten bitartean zor daitezken eragozpenen aurrean, pazientzia eskatzen dizuegu.
- HAURREN UDAKO AISIALDIA dela eta, gogoratu, larunbatean izanen dela gurasoekin bilera, eguerdiko 12:00etan liburutegian.
- BARATZA KOMUNITARIOAK: zozketa larunbatean izanen da, eguerdiko 12:00etan Udal areto nagusian.
- KALE, PLAZA ETA INGURUETAKO ZIKINKERIAREKIN KEZKATUTA ETA HASERRE:
- Sinistezina egiten zaigu azken aste-hilabeteetan arbizuar batzuk erakusten ari diren arduragabekeri eta zaborkeria.
- Sortzen dugun zaborra, beste batzuri utzi beharrean, bakoitzak jaso behar duela esan behar izatea oraindik, ez dela serioa iruditzen zaigu.
- Gure herria denok zaindu dugu beti, bakoitzak bere ekarpena eginez: auzolan ezberdinetan parte hartuz, borondatez kale puxka bat garbituz, erreka bazter bat garbituz, zaborrak bere tokira botaz,…
- Igande goiz honetan kale nagusian botata zegoen zaborrak ez du inongo justifikaziorik. Ondo pasatzeak edo parrandak ezin du justifikatu zaborkeri hori, are gehiago, igande egun osoan zaborra jasotzeko asmori erakutsi ez, eta astelehen goizean udal langileen bizkar utziz txukuntze lanak.
- Ondo pasatu, parranda egin, gozatu,…baina zaborrak bildu, ingurunean arrasto negatiborik ez utzi. Ez herrian ez eta inguruetan ere. Zaborra jaso, herria eta ingurua zaindu.
- Gehiago ez gertatzea espero dugu, bestela nola edo halako neurriak hartu beharrean ikusiko dugu gure burua. Batzuen zaborkeria ezin bait da interes orokor eta kolektiboaren gainetik pasa.
Telefonoak
Udaletxea: 948 460 017
Medikua (hitzordua): 948 464 846
Botika: 948 460 375
Larrialdiak: 112
Liburutegia: 948 017 777
Kiroldegia: 948 461 002
Eskola: 948 460 763
Andra Mari Ikastola: 948 461 007
Kattuka haur eskola: 948 567 009
Mankomunitatea: 948 464 867
Emaus Trapuketariak: 948 464 867