• ESKOLA ZAHARRAREN INGURUKO PARTE HARTZE PROZESUA: datorren irailaren 13ko astean hasi eta azaro bukaera baino lehen burutuko dugu arbizuarrok, eraikin honekin zer egin nahi dugun erabakitzeko prozesua. Bere garaian esan genuen bezala, horretan dabilen enpresa baten gidaritzapean eginen da prozesu osoa.
  • FRONTON ZAHARREKO EZTALPEA: diru laguntzen deialdia irailaren 15an abiatzen da. Gure asmoa, urtea bukatu baino lehen obrei hasiera ematea litzateke.
  • GARBIKETARAKO LANGILEAren postua betetzeko deialdian 13 lagun apuntatu dira frogetan parte hartzeko. Liburu zain posturako deialdia, aste honetan argitaratzea espero dugu Nafarroako Buletinean.
  • OLATZEA. ZAHARTZARO AKTIBURAKO proiektua datorren urteko maiatzerako abian jarriko dugu. Jada, 2 lagun apuntatu dira bertan bizitzeko. Moldaketak egiteko behar den obratxoa azaroan eginen da.
  • AGOTZAINA: Esan genuen duela hilabete batzuk, enpresak usainak detektatzeko aparatuak jarri zituela estoldetan. Lan honen emaitzarekin konforme ez gara gelditu eta udalak, enpresa independiente bat kontratatuko du usainen azterketa berri bat egiteko. Bestalde, esan beharra dago, azken hilabeteetan, ubeldearen osasuna nabarmen hobetu dela.
  • UDAZKENEKO AZOKA: Urriaren 10ean ospatuko dugu. Bertan artisauak eta bertako produktuen salmentarako postuak jarriko dira. Eguerdian 3H musika taldeak girotuko du plaza aldea. Egitarau osoarekin kartela aterako da garaiz.