• KALE NAGUSIKO OBREN INGURUKO EPAIKETA:
    • Udaberrian azaldu genuen, kale Nagusiko obra egin zuen enpresak, bere garaian, justifikaziorik ez zuen fakturak pasatu zizkola udalari. Tekniko eta arkitektuekin egon ondoren, justifikaziorik ez zuen ezer ez genuela ordainduko erantzun genion enpresari.
    • Hori dela eta, epaitegietan bukatu dugu. Joan den astean izan zen bista. Bertan, tekniko eta arkitektuek deklaratu zuten eta abokatuak inpresio onarekin atera ziren epaitegitik. Hurrengo hilabeteetan izanen dugu epaia.
  • ESKOLA ZAHARRAREN INGURUKO PARTE HARTZE PROZESUA:
    • 74 inkesta jaso dira. 36 on line eginak eta 38 paperean. Zorionak!
    • Elhuyar enpresak jasoak ditu eta txosten bat egiten ari da hurrengo pausoa prestatzeko. Hau da, datorren URRIAK 23an, larunbata, goizeko 11:00tatik 13:00tara, ESKOLA ZAHARREAN izanen den BATZARREAN aurkeztu beharreko konklusioen txostena. Ideiak jorratu eta erabakiak hartzera egonen gara deituak.
    • Beraz hurrengo pausoa, BATZARREAN parte hartzea izanen da erabakiak hartzeko.
  • PLAZAKO ESTALPEA:
    • Bi aste barru bukatuko dute proiektua arkitektuek eta dirulaguntzen prozedura abiatuta dago.
    • Asmoa, datorren San Juanetarako bukatuta egotea da.
  • AGOTZAINA:
    • Estoldetan jarritako usain detektoreek adierazi dute Agotzaina enpresak egiten dituen ixurketek usaina eragiten dutela. Horrez gain, baliteke beste ixurketa mota bat/batzuk ere egotea eta usain gehiago eragitea.
    • Bestalde, burokraziak atzerapena eragiten badu ere, badoaz behar diren moldaketa teknikoak egiten enpresan, Nafar Gobernuak eskatutako baldintzak betetze bidean.
  • URRIAK 9-10:
    • Larunbatean, arratsaldean, ipuin kontalaria eta musika izanen dugu plazan iluntze arte, baita pintxo dastaketa ere.
    • Igandean berriz, goizeko 10:00tatik 14:00tara UDAZKENEKO AZOKA, eta eguerdian trikitilariak.
    • Gozatu eta disfrutatu elkar zainduz!