• 2020-2021 IKASTURTEKO UDAL BALANTZEA eta 2021-2022rako EGITASMOAK: oso modu grafiko eta laburrrean azalduta, etxez-etxe buzoneatuko dugu datorren astean, whatsappez zabaldu eta web gunean ere zintzilikatuko dugu. Ekarpenak egiteko partehartzea@arbizu.eus helbide elektronikoa erabil dezakezue.
  • ESKOLA ZAHARREKO parte harte prozesua:
    • 74 inkesta jaso dira. %66 emakumezkoak eginak eta %34 gizonezkoek. Adin tarte guztiek parte hartu dute. Parte hartze handiena, 46-64 adin tartean izan da, %35-arekin.
    • Orain, ideiak landu eta erabakia/ak hartzea dagokigu. Horretarako BATZARRA eginen dugu, LARUNBAT HONETAN goizeko 11:00-13:00 bitartean, ESKOLA ZAHARREAN. 16 urtetatik gorako herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera/erabakitzera.
  • AGOTZAINA: aste honetan izandako bileran azaldutakoaren arabera, ematen du, Gobernuarekin zegoen korapilo administratiboa askatu dela, eta instalazioetan egin beharreko hobekuntzak bultzada berria hartuko dutela. Ingurune eta osasun arazoak konponbidean daudela esan genezake, ez ustekorik ez bada, behintzat. Udalaren ekinbideez gain, ezinbestekoa izan da herritarren protesta eta bulkada, 20 urtetan sufritu dugun arazo hau konponbidean jartzeko. Ea laister ospatzeko bezala gauden!
  • ALOKAIRU SOZIALEKO ETXEBIZITZAK: ahalegin horretan jarraitzen dugu. Azken bi urtetan, JAMSAR-ek bukatu gabe utzitako 5 pisuak izan dira gure helburu eta NASUVISArekin batera, hor saiatu gara, baina JAMSAR-ek hasieran baiezkoa eman bazuen ere, jada, asmorik ez duelakoan gaude. Beraz, etxebizitza faltak sortzen dituen arazoez konziente izanik, beste alternatiba batzuek jorratzeko bilera eskatuko dugu NASUVINSArekin. Gai honek, baditu beste ertz batzuk  eta horiek ere, jorratu beharrekoak direla iruditzen zaigu: etxe hutsak, kale nagusiko etxe haundien aprobetxamendua,…. Gaia ez da erraza, are gutxiago udal txikiendako, baina hasieran esan bezala, ahaleginak egin gabe ez gara geldituko.