• TENTSIO ALTUKO SAREA: Aurreko komunikazioan esan genuena betez, bi alegazio aurkeztu ditugu:
    • Proiektua, behar den bezala aztertzeko, moratoria bat eskatuz
    • Bitartean, eta bada ez bada, LURSAREA elkarteak, proiektuari jarritako alegazio bilduma osoa aurkeztu dugu.
    • Egun bat izan dugu praktikan, alegazioak aztertu eta sinatzeko, horregaitik ,ezin izan dugu herritarren sinadurak jasotzeko mahairik jarri.
    • Hala ere, prozesuan zehar baliteke herritarren sinadurak behar izatea. hala bada eginen dugu deialdia.
  • ZERGATAN HOBARIAK: bi zergatan, eta baldintza jakinetan, hobariak onartu ditugu:
    • Kontribuzioa deritzon zergan hobaria izanen dute, famili ugaria direnak, hau da, hiru sema-alaba edo gehiago duten familiek.
    • ICIO edo obren zergan, %95eko hobaria izanen dute PLAKA FOTOBOLTAIKOAK jarri nahi dituzten herritarrek.
  • ETXE BIZITZA:
    • Alokairu sozialarekin bueltaka jarraitzen dugu. Aurrez informatu genuen JAMSARrekin egindako ibilbidea, bukatu gabe dituen 5 pisu bukatu eta NASUVINSAk kudeatuz alokairu soziala gauzatzeko herrian. Ibilbide hori antzua suertatu da, JAMSAR atzera bota delakoz.
    • Beste aukera bat, herriko terrenoetan NASUVINSAk etxebizitzak egitea da, alokairuan emateko. Hori edo beste aukeraren bat aztertzeko, bilera eskatu dugu. 
    • Egun hutsik dauden etxe jabe batzuekin ere hitz egin dugu, dituzten asmoak jakin eta aztertzeko. Gehienak, bertan bizi ez badira ere, aste buru edo/eta oporretan erabiltzen dituzte eta bizpairu etxe, jada, saltzen jarrita daude.