• ESPAINIAKO ESTATUKO DIRULAGUNTZAK: Energia berriztagarriak sustatzeko dirulaguntzak atera dituzte. Kattukako teilatuan eguzki-plakak jartzeko proiektua eginen dugu. Kostuaren %85eko dirulaguntzak ematen dituztenez, inbetsio bikaina iruditu zaigu erabilera publikorako argi indarra produzitzeko guk bertan.
  • ETXEBIZITZA: Nafarroako Gobernuko etxebizitza ordezkariarekin bilera eskatu dugu, alde zaharreko etxeak zahar berritu eta moldaketak egiteko, dirulaguntza bereziak lortzeko. Kale Nagusiko etxe haundiak hustutzen ari dira, eta urgentea deritzogu aukera ezberdinak aztertzea.
  • TENTSIO ALTUKO LINEA: Forestalia enpresa pribatuak, Zaragozan duen arg indarra produzitzeko plantatik argi indarra Gipuzkoara garraiatzeko 200km-ko linea berri bat egin nahi du. Nafar Gobernuko ingurune sailak jada esan du, ez dituela puntu askotan ingurumen irizpideak betetzen. Hala ere, Nafarroa eta Gipuzkoako herri afektatuen batzarra ospatu zen joan den larunbatean. Bertan, alegazioak egitea eta mozio bat udaletan aurkeztea erabaki zen kontrakotasuna adieraziz.
  • KIROL ELKARTEENDAKO DIRU LAGUNTZAK eskatzeko formularioa jada, Udaletxean jaso ahal izanen da.