• KANPOTIK ETORRITAKO ARBIZUARREI HARRERA: iaz bezala, aurten ere, 2021ean gurera etorri direnei harrera eginen diegu Udalean. Abenduak 11an izanen da eguerdiko 12:30 tan.
    • Aurten, 8 lagun berri erroldatu dira: Ganbiakoa 1, Errumaniarra 1, Nikaraguarrak 3, Honduraseko 2 eta Ekuatoriar 1.
    • Udal ordezkariez gain, mankomunitateko berdintasun eta euskara teknikariak ere. egonen dira harreran.
    • Udal eraikina eta bertako zerbitzuak erakutsiko zaizkie eta, eguraldiak uzten badu, herriari buelta bat emanen diogu azalpenak emanaz.
  • OLATZEA: Zahartzaro aktiburako programa 2022an jarriko da martxan. Jada, 6 lagunek eman dute izena bertan bizitzeko.
  • GABONETAKO OPORRETAN, haurrei zuzendutako bi ekimen antolatuko ditugu: puzgarriak, joku makinak,… Zehaztapenak publiko eginen ditugu kartel baten bidez.
  • Udalbiltzaren sorreratik, Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko kohesioa eta lankidetza sustatzea izan da bere kezka eta lan ildo nagusietako bat. Hori dela eta, 2020. eta 2021. urteetan zehar, Euskal Herrian kohesioari eta lurraldetasunari begira garatu diren eta garatzen ari diren ekimenei buruzko azterketa bat egitea erabaki zen; ekimen horien eragina, emaitzak, pertzepzioa eta etorkizunerako bilakaera zein den jakiteko.