• 2022rako AURREKONTUAK:
    • Urrekontuen zirriborroarekin ari gara. Hala ere, PIL (Plan de Infraestructuras Locales/Tokiko Azpiegitura Plana) argitaratu arte ezinen dugu zirriborroa bukatu. Plan horretan, diru laguntzak jasotzeko eskatuta ditugunak hauek dira:
      • Ferdaiko partzelariaren KONPONKETA.
      • Basoko klareoa.
      • Polikiroldegiko Klimatizazio sistema aldatzea.
      • Frontoi zaharreko ESTALPEA.
    • Aurrekontuen zirriborroa bukatzean, publiko eginen ditugu, herriko kontuen berri denok izan dezagun eta ideia edo ekarpenik balego, jasotzeko.
  • POLIKIROLDEGIko funtzonamendu, arau, tasa, hobari… zehaztuko dituen ORDENANTZA aterako dugu hurrengo asteetan.
  • NASUVINSArekin bildu eta bertako tekniko bat etorri da aste honetan herrira, Agoonia ikustera.  Txostena egin eta NASUVINSAren esku utziko du. Bertan, 3 etxebizitza egiteko aukera ikusi zuen teknikariak. Berriak ditugun eran, kontatuko ditugu.
  • BERDINTASUN batzordetik aurten, Sakanan,  emandako emakumeon aurkako biolentzia matxistaren salaketen txostena kaleratu da. Joan den astean, GUAIXEn argitaratu zen eta txosten osoa irakurtzeko aukera duzue lotura honetan.2021 INDARKERIA MATXISTA. SALAKETAK