• Mankomunitateko ANITZARTEANeko urteko batzarrean ikusitako puntu azpimarragarrienetako batzuk:
    • Naturanitzean gozatzen programa. Ekaina bitartean, natura eta kirolaz gozatzeko jarduerak antolatuko dira. Hurrengoa, martxoaren 14an izanen da: martxa morea Batueko eta Belengo iturrietatik. Ipar-martxako teknikaren ikastaro labur bat eta ibilbidea. Informazio gehiagorako edo egitarau osoa ikusteko: http://sakana.eus/ezagutu-naturanitzean-gozatzen-programa-berria/
    • Aurtengo sentsibilizazio kanpaina Giza Eskubideen aldarrikapenean oinarrituko da. Kanpaina borobiltzeko, maiatzaren 15ean Altsasun hainbat ekitaldi antolatuko dira, besteak beste, erakusketa, antzezlana…Aurrerako emango da egitarauaren berri.
    • Otsailean egin zen Sakanako Harrera Mahaiaren bigarren bilera. Mahaia, Nafarroako Gobernuko migrazio zerbitzuko ordezkariekin bildu zen eta 2021-26 urtetarako ekintza-plan bat sortzeko borondatea azaldu zen, Sakanako eragin talde anitzen laguntzaz.
    • NUP-eko aditu talde baten laguntzaz, Sakanan bi ekintza-plan eginen dira. Lehena Altsasuko institutuko langile eta ikasleen artean. Helburua kultur anitzetako nerabeen eta haien familien artean sor daitezkeen gatazkak identifikatzea eta erantzun bat ematea izanen da. Bigarrena, Irurtzungo kulturarteko elkarbizitzaren ikerketan oinarrituko da.
  • MARTXOAK 14ean: Herri Galdeketa. Dena prest dago goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00ak bitartean herritarrok gure bozka eman eta erabakitzeko. PARTE HARTUZ ERABAKI! 🙂