• ESKOLA ZAHARRAREKIN ZER EGIN? PARTE HARTZE PROZESUA
    • Bihar, ostirala, arratsaldeko 18:30-19:30 eta etzi, larunbata, goizeko 11:30-13:00 artean, eskola zaharra barrutik ikusteko aukera izanen dugu herritarrok.
    • Barruak ikusi eta bertan zer egin dezakegun irudikatu, datorren astean etxez etxe banatuko dugun, eta on line bidez ere egin ahal izanen dugun, inkesta errazago bete ahal izateko.
    • Inkestan, 16 urtetik gorako arbizuarrok gure ideia eta iritziak jarri ahal izanen ditugu eta ondoren, udaletxeko buzonera bota.
    • Jasotako ideia guztiekin bilduma bat eginen du, parte hartze prozesuko talde eragileak, eta ondoren, herritarron batzarra ospatuko dugu, talde dinamiketan ideiak aztertzeko.
    • Batzarrean ideia baten inguruan adostasun osoa edo zabala lortzen bada, ideia hori garatzea izanen du helburu udalak. Ideia bat baino gehiago baldin badaude lehia parekatsuan, herri bozketa batek erabakiko du zein ideia garatuko duen udalak.
    • Prozesu osoak azaro erdialderaino  iraungo du.
  • KOTXEAK BEHAR BEZALA APARKATUZ ELKARBIZITZA ERRAZTEN DUGU.
    • Azken aldian kexa bat baino gehiago jaso ditugu gai honekin.
    • Arbizun badorik ez dago eta ongikoz, ez dugu behar. Zentzuak agintzen bai du kotxe aparkatu batek non egin dezakeen traba.
    • Etxeetako BAJERA PAREAK libre behar dute egon BETI. Barruan kotxea duenak atera ahal izateko, nahi edo behar duenean.
    • Bestalde, herriko zonalde batzuetan, bakoitzak bere fatxada parean aparkatzeko aukera dugu, aldameneko edo pareko etxeetako fatxadak okupatu gage. Gaur egun, etxe guztietan bai dago kotxe bat edo gehiago, eta ez da zentzuzkoa norberarena libre uztea aldamenekoarena okupatzeko.
    • Etxeetako sarreran nahiko toki uzten dugun kotxea apartzean ere, kontuan hartu beharko genuke.
    • Gai honekin, aldamen eta pareko auzokideekin haserreak izateak ez duela merezi usten dugu, zinez. Saiatu gaitezen guri egitea gustatzen ez zaiguna, inori ez egiten.