• 2023ko IYOTIEK:
    • Otsailaren 18, larunbata eta asteartea, 21ean, ospatuko ditugu aurten.
    • Programazio osoarekin kartel bat atera eta zabalduko dugu.
    • LARUNBATA 18rako PROPOSAMENA:
      • Larunbat goizerako kale jira eta aatez gain, larunbata betetzeko beste ekimen batzuk Udaletik antolatzea da gure asmoa.
      • Ikusita neguan ospatzen diren festak direla, eztalpea oraindik egiten ari dela eta taberna kopuru eskaxa, eguerdi-arratsalderako festa gune bat antolatzeko prest geundeke Udaletik, baldin eta herritarrok asmoa babesten badugu eta parte hartzeko goga badugu.
      • PROPOSAMENA:
        • Herri bazkaria + musika talde edo DJa + taberna antolatzea polikiroldegiko frontoian.
        • Bazkaria katering bati emanen genioke, denok ere festaz gozatu ahal izateko. Bazkal ondoren, musika legoke eta hotzik ez pasatzeko pare bat kañoi ere jarriko genituzke frontoian.
        • TABERNA kantxan jarriko litzateke baldin eta horretarako prest balego talderen bat. Taberna jartzea nahiko luketen talde edo elkarteek bere eskaera Udalean sartu beharko lukete OTSAILAREN 5 baino lehen.
        • Bazkaltzeko tikeak otsail hasierarako jarriko genituzke salgai (haurrendako eta helduendako menua) eta OTSAILAREN 12an ERRETIRATUKO genituzke. Kopuru NAHIKOA saltzen bada, proposamena aurrera joanen da, herritarrok ez badugu gogorik erakusten herri bazkarian bildu eta festa egiteko, frontoiko gunea bertan behera geldituko litzateke. Beraz, ezinbestekoa izanen da otsailaren 12a baino lehen bazkaltzeko tikeak erosita egotea, apuntatutako jende kopurua jakiteko eta minimoak betetzen direla ziurtatzeko.