• KULTURA:
    • Iyotiek otsailaren 26 eta martxoak 1-ean tokatzen dira aurten. Oraindik aste batzuk ditugunez, joanen gara ikusten nola eta zer antolatu daitekeen.
    • Otsailak 19an, larunbata, ABESBATZA etorriko da Arbizura. Elizan izanen da emanaldia, akustika kontuak direla eta.
    • San Juanei begira ere, hasi gara programazioaren oinarriekin. Hurrengo asteetan joanen gara zehazten batzordean.
    • Liburu zain-kultur dinamizaziorako lan posturako azterketa prozesua bukatu da. Tramite administratiboak bukatuta hartuko du bere plaza, dagokionak.
  • HERRIKO AZPIEGITURA ETA MOLDAKETETARAKO DIRU LAGUNTZAK:
    • PILa (Plan de Inversiones Locales) arautzeko lege bat atera behar zen iaz, baina ez da atera oraindik, beraz, aurten aterako da. Ez du denborarik ematen herriko programaziorako laguntzak ateratzeko, eta birmoldatu egin dute araua herriek aurten ere dirua jaso dezaten. Arbizuri, nahi dugun azpiegituratan erabiltzeko, 63.000€ ematea aurreikusten dugu 2022an. Bere garaian esan genuen bezala, gure asmoa, aurtengo San Juanetarako frontoi zaharra estaltzea da, herri galdeketak agindu bezala. Diru hori, horretara bideratuko dugu eta diru laguntza gehiago eskatzeko bezala egonen garelakoan gaude.
    • Euriteek eragindako kalteak konpontzen laguntzeko, dirulaguntza-deialdia atera dute Nafarroako Gobernuak nahiz espainiar Estatuko ministerioak. Lur Geroako teknikariekin egon gara, Bidaul-Zizkerteko bidea da kalte gehien eragin duena, eta berau konpontzeko laguntza ekonomikoa eskatuko dugu.  16.000€ izan daiteke, gutxi gorabehera, bidea konpontzeko beharko duguna. Nafarroako zein Estatuko deialdietara bidaliko dugu eskaera.
    • Eskola Zaharreko Obra egiteko dirulaguntza-deialdia otsailean ateratzea aurreikusten da. Deialdia aztertuko dugu, horren araberako proiektua aurkezteko. % 100 finantzatuko da printzipioz, Next Generation, Europako deialdi honekin.
  • ZUHAITZAREN EGUNA: 2021 urtean 13 haur jaio ziren Arbizun. Urtero bezala, zuhaitz bana landatuko dute familikoek. Horretarako eguna otsailaren 20a izanen da eta eguerdiko 12:30tan, plazan, elkartuko dira.
  • ANITZARTEA:
    • Palestinari buruzko ekimenak antolatu dira Sakana mailan, Mank.etik.
    • Arbizun: Erakusketa bat eginen da urtarrilaren 31tik aurrera eta otsailaren 4an, hitzaldia eta scaperoom-a eginen da. Kartela bidaltzen digutenean zabalduko dugu.
  • KIROLDEGIA:
    • Gimnasioko materiala berritzen eta osatzen joanen gara poliki poliki. Lehendabiziko pedidoa aste honetan bideratu dugu.