• UEMA (Udalerri Euskaldunen MAnkomunitatea) eta Mank.eko euskara zerbitzua:
    • Urteroko balantze bilera egin berri dugu.
    • Oizko lan, gomendio eta kudeaketez gain, 4 kontu hauek nabarmenduko ditugu:
      • “LAN ARTE” ekimena aurkeztu digute: batez ere abeslariek, UEMArekin egin duten hitzarmena medio, UEMAk herrietan antolatu daitezkeen saioak diruz laguntzen ditu. Kultur eragile hauek, 3-4 saioko paketeak eskaintzan dituzte musika-hizketaldi formatoan. Aztertuko dugu ea gurean txerta daitekeen holako ekimenik.
      • Haurren hizkuntza ohiturak (euskaraz aritu) sendotu edo eta aldatzeko, eskolako komunitatearekin bi saio egin ditu UEMAk. 2022an ere ekimen hau mantentzea aurreikusten dugu.
      • Nafarroako erakundeek udalekin euskaraz komunikatzeko, 58 udalerrik, eskaera bateratua egin dugu.
      • Mank.ek antolatuta, Gaztetxokoko begiraleei ikastaro bat emanen zaie, gaztetxoen hizkuntza ohiturak lantzeko.
  • LIBURU ZAIN-KULTUR DINAMIZATZAILE LAN POSTUA: Urtarrila bukatu aurretik jakingo dugu zein den azterketen emaitza.