• PROZESU PARTE HARTZAILEEN ONDORIOZ, HERRITARROK ERABAKITAKO PROIEKTUEN INGURUKO BERRIAK:
    o FRONTOI ZAHARREKO ATERPEA: Proiektu hau eraikitzeko 50.000€-ko diru laguntza onartuta dago duela hilabete batzuek eta pandemia garaian jasotako, erabilpen librerako, beste 63.000€ ere badaude obra honetara bideratuta. Finantziazio arazorik ez egon arren, ez genuen aterpea eraikiko lukeen enpresarik bilatzen. Konkurtsora atera eta inor ez zen aurkeztu. Orain berriz, egoera aldatu eta enpresa bat prest dago obrari ekiteko eta datorren urteko udaberrian bukatuta egonen litzake. Beraz, herritarrok bozkatutako proiektua 2023ko udaberrian gauzatuta egonen da, okerrik ez bada behintzat.
    o ESKOLA ZAHARRAREN BERRITZE PROIEKTUA: joan de udazkenean aurrera eraman genuen prozesu parte hartzailearen ondorioz, eraikin hau, ERABILPEN ANITZETARAKO espazio bihurtzea erabaki zen. Horretarako, obra osoaren proiektua aurkeztu genuen Europatik zetorren dirulaguntza programa batean eta Nafarroan 6 proiektu aukeratu dituzte, hoietariko bat gurea. Zoriondu ere egin gaituzte aurkeztutako proiektuaren kalitatea dela eta. Eskola zaharra erabilpen anitzeko eraikin bihurtzeko 423.000€-ko diru laguntza onartu digute. Beraz, bi proiektuak herria zorpetu gabe eraman ahal izanen ditugu aurrera 2023 urtean zehar.
    NASUVINSArekin ere, jada sinatu dugu terrenoaren esleipena. Gazteendako alokairu sozialerako bideratutako 5 etxebizitzen eraikitzeari udaberrian ekinen diote. Udaberri mugitua datorkigu, nunbait!
    GAU BELTZA: Urriaren 31an, datorren astelehenean GAU BELTZA ekimena antolatu du herritar talde batek. Mozorrotzea, aurpegi margotzeak, ipuin kontazeak eta kale jira egonen dira, besteak beste. Kale jira girotzeko, iluntzeko 19:00-20:00 bitarte, Kale Nagusiko argiteria publikoa itzalita egonen da.
    SUKALDARITZA IKASTAROA: 19 lagunek izena eman ondoren, itxita gelditu da ikastarorako zerrenda. Hilean egun batean izanen da ikastaroa 19:00 hasi eta 21:00/21:30 aldera bukatuko da, bertan sukaldatutakoa jan ondoren. 7 hilabe izanen dira eta 50€-ko KUOTA ordaindu beharko dute izena eman dutenek. Ordainketa egiteko, Udaletxeko bulegotik jarriko dira harremanetan hurrengo astean. Ikastaroaren lehen saioa: AZAROAREN 16, ASTEAZKENA 19:00tan Alda Biden izanen da. Ikastaroan erabilitako jana eta elkarteko gastuak saio bakoitzaren ondoren ordainduko dira