• MARTXAN DAUDEN KONPONKETA-OBRAK:
    • Basoko klareoa egiten ari da jada, lehendabiziko enpresak lana bertan behera utzi ondoren.
    • Ferdaiko partzelariko konponketak bukatu dira.
    • Bidaul-Zizkerteko partzelaria konpontzeko lanak ere hasita daude.
    • Kattukako teilatuan eguzki plakak jarriko dira berehalakoan.
    • AGOTZAINA: jada, Gobernutik ingurunea errespetatzeko jarri zitzaizkien egin beharrak bukatzeko, azken fasean sartuko dira. Azken fase honi ekiteko, tramite burokratiko-administratibo luzea gainditu behar izan da.
  • URRIAREN 9an TXISTORRA EGUNA:
    • Larunbateko eguerdiko 12:00tatik aurrera KALE NAGUSIA kotxeendako itxita egonen da.
    • Larunbatetik hasita, mesedez, KALE NAGUSI eta FRONTOI ZAHARREAN EZ APARKATU.
    • AUZOLANERAKO BOLONDRESAK:
      • Bolilloak eta txistorra-tripota postuan egonen direnak, goizeko 10:00tan elkartuko dira dena antolatzeko, bakoitza bere gunean.
      • Plazan, azpiegitura, antolaketa eta txistorra frijitu-saltzen egonen direnak: goizeko 8:30tan elakartuko dira plazan.
  • NAVARTXIBOA OSATZEKO PROIEKTUAN PARTE HARTUKO DUGU:
    • Ahozko ondare inmateriala bildu eta gordetzea helburua duen proiektu hau, Nafarroako Unibertsitatea eta Labrit enpresak eramaten dute aurrera. Helburua, Nafarron %1-en ahozko ondare inmateriala bildu eta gordetzea.
    • Arbizun, aurten, 7-8 lagunen ondarea bilduko dugu, Labrit-eko antropologo eta komunikazio arduradunen gidaritzarekin.
    • Lan hau urritik udaberrira luzatuko da. Udaberrian ikus entzuneko baten bitartez, AURKEZPENA eskeiniko zaie HERITARREI.