• ENERGIA KONTSUMOAREN ERAGINKORTZE PROZESUA:
    • Energia kontsumoaren jeitsiera eta eraginkortzea helburu duen ekimenekin jarraitzen dugu.
    • Duela urte bat baino gehiago hasitako prozesuan aurrera jo nahi dugu ahal den eta gehien.
    • LED bonbillak jarriz, eguzki plakak instalatuz, argiteri publikoaren gaueko intetsitateak jeitsiz, poligonoko argiteria gauean erdiratuz,….
    • Honen  harira, eta ikusirik energiaren prezioen neurri gabeko gorakada eta energia enpresa handienen irabazi justifika ezinak:
      • Merkatu libretik, AAT (Azken Aukerako Tarifa)-ra pasatzea gomendatzen digute kontsumo elkarteek.
      • Energia enpresa handienen tarifaren erdia baino bastantez gutxiagoko prezioak aplikatzen bai dira AAT aukeran, prezio hauek regulatuak dira eta.
      • AAT aren inguruko informazioa eta nola egin aldaketa jakiteko, dokumentua atxikitzen dizuegu.
      • AAT TURari buruz jakin behar duzun guztia
  • GAZTEEN ALOKAIRURA ZUZENDUTAKO ETXE BIZITZAK:
    • Jada azaldu dugun bezala aurreko komunikazioetan, NASUVINSAren eskutik Arbizun eginen diren 5 etxe bizitzaz gain, astelehenean egindako bileran, beste 13 herritan ere horrelako proiektuak martxan jarriko direla azaldu ziguten. Sakanan, Altsasun, 2023an 20 etxebizitza eginen dira eta orotara, 50 egin nahi dituzte bertan.