- SAKANAKO UDALEK ENERGIA KOMUNITATEA OSATZEKO PROIEKTUA LANTZEN:
- Gure basoetan dagoen biomasa kudeatu, eta ondorioz, eraikin publikoak (udalak, ikastetxeak, polikiroldegiak, musika eskolak, kultur etxeak,….) berotzeko behar dugun energian burujabeak izateko helburuarekin ari gara proiektu hau garatzen.
- UEMA: Udalerri Euskaldunen MAnkomunitatea
- Urte berriarekin batera Asteasu, Astigarraga eta Hernani sartuko dira UEMAN, euskarak dituen arnas guneen kopurua handituz.
- Haurren erabilera ohituretan eragiteko, ariketa ezberdinak egin dira aurten eta datorren ikasturterako ere, proiektu berri baten parte izateko aukera emanen digute, guraso eta irakasleen baiezkoa jasoz gero.
- Aurtengo aldizkaritxoa ere etxe guztietan jasoko dugu informazio gehiago izateko.
- ATERPE BERRIA:
- Obrak hasi dira eta Ubelde kalea itxita egonen da lur zoru berria jarri arte.
- Ondoren, aterpearen egitura tallerrean egiten den bitartean, zabalik egonen da berriz.
- OLATZEKA COHOUSING: Zahartzaro aktiburako proiektu honen aurkezpen formala eginen da bihar eguerdiko 12:00tan, “ate irekiera” saioarekin. Herritar guztientzat daude ateak irekita, proiektuaren nondik norakoen berri izateko eta eraikina ikusteko. Ongi bidean, ekaina baino lehen jarriko dira bertan bizitzen.
- GABONETAKO PROGRAMA eta LIBURUTEGIA:
- 4 egunetan izanen dira haurrendako ekimenak: abenduak 28-29 eta urtarrilak 3-4.
- Liburutegiaren ordutegia urtarrilak 2-5 artean goizeko 10:00-13:30 izanen da. Abenduak 26-30 bitartean ITXITA egonen da.
Telefonoak
Udaletxea: 948 460 017
Medikua (hitzordua): 948 464 846
Botika: 948 460 375
Larrialdiak: 112
Liburutegia: 948 017 777
Kiroldegia: 948 461 002
Eskola: 948 460 763
Andra Mari Ikastola: 948 461 007
Kattuka haur eskola: 948 567 009
Mankomunitatea: 948 464 867
Emaus Trapuketariak: 948 464 867