• PIL LEGEAREN INGURUKO INKESTAREN EMAITZA:
    • 14 inkesta jaso ditugu.
    • 14 inkestak ados agertzen dira planteatutako proposamenekin. 1ean aipatzen da, beste lehentasun batzuk ere badaudela.
    • Horrez gain, 9 inkestatan beste lan batzuk ere proposatzen dira. Zoritxarrez, lan horiek ez dituzte PIL legea aplikatzeko baldintzak betetzen. Adibidez:
      • Herritik kanpoko bide berriak ez dira Udalaren eskumena, beraz, ezin dugu zabaldu edo azerarik egin.
      • Herriko kale kantoietako bideak konpondu: ez dira sartzen PIL-en, baina poliki politi eginen ditugu beste diru laguntza batzuekin.
      • Mikel Aingeruko 41-44 zenbakien atzealdea konpondu: Lan hau jada, adjudikatuta dago. Beraz, epe motzean eginen da.
      • Kale nagusian kotxeen abiadura mugatzeko edo kamioiak ez sartzeko seinaleak eta badenak jarrita daude. PILaren inguruko inkestarekin zer ikusirik ez duen arren, pare bat inkestatan azaltzen da kezka. Kotxe gidarioi dagokigu, abiadura moteltzea eta kamioi gidariei, seinaleei kasu egitea. Halere, kontuan hartzen dugu kezka, ea zer egin daitekeen pentsatzeko.
      • Partzelaria bideak konpontzeko beste diru laguntza batzuk eskatuta daude jada, PIL legean ez bai dira sartzen.
    • 3 proposamenak egiten saiatuko bagara ere, Fernando Urkia kalearen konponketak hartzen du garrantzi handiena inkesten arabera. Ea lortzen dugun hau behintzat onartzea Nafar Gobernuak. Zeren, kontuan hartu, udalak proposamenak aurkeztu egiten dituela eta gero, Gobernuak erabakitzen duela, PIL legearen arabera, zeintzuk egiteko emanen dituen diru laguntzak.
    • Zuen iritzi eta ekarpenak estimu haundiz hartu ditugu. Parte hartzen jarraitzera animatzen zaituztegu.
  • KULTURA:
    • MAIATZAren 6an, arratsaldeko 19:00: San Miguel IRIN FABRIKAren inguruko hitzaldia izanen da Arbizuko Udalean. Victor Manuel Egia eta Juana Mari Jauregik azalduko dizkigute fabrika honen gora beherak.
    • AMAIURKO BATALLA eman zela 500 urte pasa diren honetan, Asisko Urmenetak,solasaldi ilustratura gonbidatzen gaitu. Emanaldi honen data zehaztean, kaleratuko dugu.
    • IGANDEAN UDABERRIKO AZOKA ARBIZUN 10:30-14:00 bitartean: loreak, landareak, xaboi naturala….