- SAN JUANAK:
- Programari azken buelta eman ondoren eta inprentatik pasatuta, hurrengo egunetan banatuko dugu etxez etxe, festen programa.
- Bi urtetako hutsunearen ondoren, pozez eta gogoz hartuko ditugu herriko festak.
- Pare bat kontu azpimarratu nahiko genituzke:
- Festak, eta festa giroa, ez daitezela izan aitzaki, ERASO edo JASARPEN SEXUALIK eta MATXISTARIK gertatzeko. Gertatuz gero, erasotzaileak herritarron gehiengoa parean izango gaitu, udala barne.
- Ingurunearen zaintzak ere, ez du etenik festetan, beraz, ahalik eta zabor gutxien sortzea da denon erronka. Kristalezko edo edalontzi erabilgarriak erabili, berenduen ondorengo hondakinak behar bezala bereizi,….
- Bi gai hauetan, denon jarrera egokiak eta inplikazioak ekarriko ditu aldaketak, bestela jai dugu.
- Kale nagusia, noski, festa egunetan itxita egonen da kotxeendako.
- Herria prestazeko, LARUNBAT HONETAN AUZOLANA deituko da.
- HAURREN UDALEKUA:
- Uztailean hasiera emanen zaion goizeko saiaoak gidatzeko 11 lagun aurkeztu dira begirale postutarako. Hautaketa egiteko, meritoen balorazioa egin eta konputoa aterako da.
- 4 begirale izanen dira aurten, apuntatutako 37 haur zaintzeko eta dinamizatzeko.
Telefonoak
Udaletxea: 948 460 017
Medikua (hitzordua): 948 464 846
Botika: 948 460 375
Larrialdiak: 112
Liburutegia: 948 017 777
Kiroldegia: 948 461 002
Eskola: 948 460 763
Andra Mari Ikastola: 948 461 007
Kattuka haur eskola: 948 567 009
Mankomunitatea: 948 464 867
Emaus Trapuketariak: 948 464 867