• TXISTORRA EGUNA, URRIAK 9.
    • Bi urtetako hutsunearen ondoren, badator berriz!. Antolatuko den egitarau osoa (larunbata 8 eta igandea 9) kartel batean zehaztuko dugu. Hala ere, kontu batzuek aurreratuko dizkizuegu, egitarau aldetik eta antolaketari dagokionez.
    • Egitarauari dagokionez:
      • Larunbatean Arbizuko dantzarien eta pailasoen emanaldiak izanen ditugu plazan.
      • Igandean: azoka, txistorra pintxo+ardo salmenta, trikitilariak, pintxo lehiaketa,…. eta arratsalde partean, musika-dantza ekitaldia.
    • Antolaketari dagokionez:
      • Nahiko genuke, beste urteetan bezala, auzolanez tripota saltzera, txistorra enbutitzera, boliyoak egitera, piper opiyek saltzera, pomada egitera….herritarrak animatzea. Tokiak eta azpiegiturak hobeki antolatzeko, asmoa duenak, mesedez dei dezala 675 894 913 telefonora.
      • Horrez gain, dena ongi ateratzeko, AUZOLANERAKO deialdia egiten diogu herritar orori. Egun horretan auzolana egiteko prest dagoenak, mesedez, dei dezala 618 235 315 telefonora.
      • Pintxo lehiaketan parte hartzeko izen ematea irekita dago urriak 6 bitartean. Parte hartzaile kopurua 7-ra mugatuko dugu, txapelketa jasangarria egiteko. Izena eman eta parte hartuko duten pintxogileak 30€ kobratuko dituzte, sor daitezkeen gastuak kitatzeko. 7 baino gehiagok izena emanen balute, zozketa eginen litzateke.
      • Baserritarrez jaztera ere animatu nahi zaituztegu eguna girotzeko.
      • Ikastolak txosna jartzeko eskaera egin eta onartuta, ostiraletik-igande bitartean taberna zerbitzua izanen dugu plaza aldean.
      • Larunbat eguerditik kale nagusia itxita egonen da kotxeendako eta kotxerik ezingo da aparkatuta egon kale nagusi eta frontoi zaharrean.
      • Txistorra pintxoa+ardoa saltzeko postuan erabiliko ditugun edalontziak, organikoak izanen dira.
  • ARBIZUKO TOPONIMIA MAPA eguneratu eta digitalizatzeko asmoa daukagu, horretarako enpresa egokirik bilatzen badugu behintzat.
  • “GUREA FALANGISTA ZEN!” Alberto Barandiaran, idazle altsasuarraren, liburuaren aurkezpena eginen da, IRAILAren 30ean, arratsaldeko 18:30etan liburutegian.
  • ZIZKERTE-BIDAUL tarteko partzelaria konpontzeko diru laguntzak jaso ditugu.