• ALOKAIRURAKO ETXEBIZITZAK ARBIZUN:
    • NASUVINSA-rekin akordioa sinatu berri dugu, San Juan bideko udal lurren zesioa emanez.
    • Alokairurako etxebizitzak urgetziazko gaia izan da lege aldi osoan eta saiakera ezberdinak egin ditugu: JAMSARen etxeak bukatu eta alokatzeko jarri, etxe bizitza hutsen zensoa egin eta alokairurako balio dezaketenekin lanketa egin,… baina fruiturik eman gabe bukatu dute saiakera hauek.
    • Hori dela eta, azken aukera udal lur eremu horretan, NASUVINSA-k, alokairura zuzendutako etxe bizitzak egitea izan da.
    • 5 etxe bizitza izanen dira. 5-ak alokatzeko. Alokairuak epe muga jakin bat izanen du, helburua, gazteak independizatzeko aukera erraztea delako. Hala 35 urtetik beherako pertsonengana dago zuzendua alokairua. Horrela, behin urte batzuk pasatuta, etxe hori utzi eta beste batek alokatu ahal izanen du. Rotazio dinamika bat emanen zaio alokairuari, ahalik eta gazte gehienek aukera izan dezaten.
    • Arau eta baldintza guztiak idatziz eta dagokion garaian aurkeztuko dira, baina filosofia aurreko puntuan azaldutakoa da.
    • Herritarrek lehentasuna izanen dute.
  • FERDAIKO PARTZELARIA: hilabete honetan hasiko dira konponketa lanak.
  • ENERGIAREN PREZIOEN GORAKADA izugarria izaten ari da denontzat. Udal eraikin eta azpiegituren energia gastuen test bat egiten ari da Nafar Gobernua herriz herri, udal ekonomian izan dezakeen eragina neurtzeko. Aurten, milaka euro gehiago ordaindu beharko ditugula energia gastuetan aurreikusten dugu.
  • EUSKARABIDEAk antolatu eta diruz lagundutako bi ikastaro jarri nahiko genituzke martxan Arbizun: ikastaroak dohainik izanen dira.
    • ARGAZKILARITZA  MUGIKORRAREKIN
    • 3D INPRESIOA
    • Ikastaroak urriari begira antolatuko dira. Ordutegia eta apuntatzeko epearekin pasatuko dugu komunikazio bat.
  • TXISTORRA EGUNA URRIAK 9an ospatuko dugu aurten. Egitarau zehatzarekin kartela argitaratuko dugu.