- IYOTIEK 2023:
- Egitarau osoarekin kartela aterako da urrengo egunetan.
- LARUNBATA 18:
- Katerin bat lortu dugu jana egin eta zerbitzatzeko. Mahai eta haulkiak, udaletik eramen dira polikiroldegiko frontoira eta ziurrenik, denok sartuko ez garenez mahai hoietan, koadrillen mahaiak ere eraman beharko dira frontoira. Noiz eta nola zehaztuko dugu eguna urbildu ahala.
- Bazkaria 15,00tan izanen da. Haur eta nagusiok batera. Frontoira sartzeko tikea entregatu beharko da sarreran. Bazkal ondoren, arratsaldeko 18:00-22:00 bitartean musika egonen da eta sarrera librea izanen da. Hau da, bertan bazkaldu ez arren, musikaz gozatzera sartu ahal izanen da edonor.
- Taberna zerbitzua ere egonen da frontoi bertan, elkarte edo eragileren batek antolatuta.
- Bazkaltzeko tikeak ESTANKOAN, LONBREN ETXEAN eta POLIKO TABERNAN egonen dira salgai bihar iluntzetik hasi eta otsailaren 12 arte. Tikea ez duena, ezinen da sartu frontoira bazkal ondoren arte. Beraz mesedez, TIKEA garaiz erosi herri bazkarian parte hartu nahi bada.
- Helduendako 20€ eta haurrendako (0-13 urte) 10€ izanen da bazkaria; 3 plater, ogia, ardoa eta kafea sartuko dira. Kopa edo konbinatuak, bakoitzak bereak ekarri edo tabernan erosi. Haurren kasuan ere 3 plater, ogia, ura eta freskagarria sartuko dira.
- Frontoiko tenperatura goxatzeko kanoiak ere jarriko ditugu.
- Gogoratu gutxieneko kopuru bat beharko dugula planak aurrera egiteko. Animo!
Telefonoak
Udaletxea: 948 460 017
Medikua (hitzordua): 948 464 846
Botika: 948 460 375
Larrialdiak: 112
Liburutegia: 948 017 777
Kiroldegia: 948 461 002
Eskola: 948 460 763
Andra Mari Ikastola: 948 461 007
Kattuka haur eskola: 948 567 009
Mankomunitatea: 948 464 867
Emaus Trapuketariak: 948 464 867