- UDAL IDAZKARIA: Orain dagoen idazkariak aldi baterako baja hartuko du eta behin behinean ordezkatu beharrean gaude. Lan poltsako zerrendakideekin, banan banan, hitz egin ondoren ez dugu postua, behin behinean, hartuko duen inor lortu. Hori dela eta, behar den titulazioa izanda,LAN POSTU HAU BEHIN BEHINEAN BETE NAHI DUENAK IZENA EMAN DEZALA UDAL BULEGOAN astelehena 13, eguerdino 14:00-ak baino lehen.
- ONDARE INMATERIALA: duela hiru hilabete komunikatu genuen, 8 herritarei elkarrizketak eginen zitzaizkiela ondare inmateriala gordetzea helburu duen Nabartxiboan Arbizuko ekarpenak egoteko. Ikus entzuneko artxibo hau, MARTXOAN eginen dugu publiko. Horretarako, Udaleko batzar aretoan ekitaldi ireki bat antolatuko dugu. Data zehaztean eginen dugu deialdia.
- ARBOLAREN EGUNA: 2022-an jaiotako haurrekin MARTXOAREN 5ean ospatuko dugu egun hau. Eguerdiko 12:00ean bilduko gara plazan.
- KASTEJONEN ITXA: Etxea hau saltzeko enkantea astelehenetik aurrera egonen da irekita. Eskaintzak aurkezteko baldintzak web gunean aurkituko dituzue.
- Martxoaren 25ean ospatuko den 25. DUATLONA dela eta, edizio berezia izatea nahiko genuke. Egun osoan ekimenak antolatzea litzake asmoa. Ideia eta ekarpenak jasotzeko BATZAR IREKIA deitzen dugu OTSAILAREN 14an, 18:30tan Udal areto nagusian. Lehengo edizioetan ateratako argazkiak ere bildu nahiko genituzke. Gordeta baldin badituzue, bidali mesedez info@arbizu.eus helbidera.
- IYOTIEK direla eta, pare bat kontu:
- Gogoratu, herri bazkarirako tikeak erosteko epea, igande honetan bukatzen dela. Tiketik gabe ezingo da bazkal garaian poliko frontoira sartu.
- Frontoian taberna antolatuko da, Andra Mari Ikastolaren eskutik.
- TXATARRAK (asteartea 21): ohitura honen helburua EZIN DA IZAN inor fisikoki zigortzea, ez eta, muturreko izu egoerak sortzea. Iaz, justifikatutako kexak jaso genituen: bernak ubelduta, flexioak egitera behartutako haurrak,…. Halako jokamoldeak ez dira onargarriak, beraz, ondo pasa INORREKIN PASATU GABE!
Telefonoak
Udaletxea: 948 460 017
Medikua (hitzordua): 948 464 846
Botika: 948 460 375
Larrialdiak: 112
Liburutegia: 948 017 777
Kiroldegia: 948 461 002
Eskola: 948 460 763
Andra Mari Ikastola: 948 461 007
Kattuka haur eskola: 948 567 009
Mankomunitatea: 948 464 867
Emaus Trapuketariak: 948 464 867