- UEMA: Udalherri Euskaldunen MAnkomunitatea.
- 2005-2008 urteen bitartean jaiotako gaztetxoentzat udaleku ibiltarira joateko matrikula zabalduko da sarri. Etxe horietara informazioa hel araziko dugu folleto baten bitartez.
- Udalak hornitzaile, administrazio, pleguak eta abar, harreman eta funtzionamendua euskaraz izateko protokoloen errepasoa eginen dugu, UEMAko teknikariarekin batera.
- Haurren hizkuntz ohiturak eta interkulturalitatea lantzeko proiektu bat jarriko da martxan.
- ONDARE INMATERIALA. MEMORIA TRANSMISIOA: Arbizuko herritar batzuei egindako elkarhizketekin egin de dokumentala aurkeztuko da jendaurrean datorren MARTXOAREN 18an, larunbata, eguerdiko 12:00ean UDAL ARETO NAGUSIAN.
- LIBURUTEGIA: Nafarroako liburutegien sarean sartuko da aurten, horrek suposatuko digun onurekin: aurrekontu handiagoa, zerbitzu hobea, bazkide karnetarekin beste liburutegietan liburuak hartzeko aukera….
- NASUVINSA: alokairura zuzendutako 5 etxebizitza eraikiko dituztela azaldu genizuen. Orain, gogora ekarri nahi dizuegu, interesa duenak, NASUVINSA-ko zentsoan izena eman beharra duela, aurre inskripzio gisa, gutxienez, dagoen alokairuzko etxeen eskaria erregistratzeko. Informazioa eta izen ematea: https://www.nasuvinsa.es/eu/node/1903 egin dezakezue.
Telefonoak
Udaletxea: 948 460 017
Medikua (hitzordua): 948 464 846
Botika: 948 460 375
Larrialdiak: 112
Liburutegia: 948 017 777
Kiroldegia: 948 461 002
Eskola: 948 460 763
Andra Mari Ikastola: 948 461 007
Kattuka haur eskola: 948 567 009
Mankomunitatea: 948 464 867
Emaus Trapuketariak: 948 464 867